Albisteak

Chillida Lekuk Elkargi aurkeztu du Museoaren patrono berri gisa

13/03/2025

Chillida Lekuk Elkargi gehitu du museoaren patrono berri gisa. Elkargik bere 45. urteurrena ospatuko du aurten. Efemeride hau, Eduardo Chillida 100 urte jarduera programarekin bat dator denboran. Ekimen hau Eduardo Chillida – Pilar Belzunce Fundazioak bultzatutakoa da, eta orain Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena bat dator, 2025erako trantsizioarekin zeinean, Pilar Belzunceren jaiotzaren ehun urteak batzen diren. Bere batasunean sortutako arrakasta.

Hor jartzen du Elkargik begirada. Mikel Chillida, Chillida Lekuko negozio garapeneko zuzendariaren hitzetan, “Pilarren konpainiarik gabe, `amatxiren´ konpainiarik gabe, Eduardoren nazioarteko errekonozimendua ez zen berdina izango. Eduardok sortutako guztiaren ideiak, kudeaketaren kontrola eta ikuspegi finantzarioa gauzatzeko laguntza berak pertsonifikatzen du “.

Bestalde, Elkargiko zuzendari nagusia den, Zenon Vazquezek, adierazi duenez, “enpresa sortzea, proiektu bakoitzaren sustraia indartuko duen laguntza onenarekin ideia bat eraikitzen eta gauzatzen jakitea ere bada. `Pilar´ hori aurkitzen jakitea da, Elkargik finantza esparruan eta arrakastarako ibilbidean, jokatu dezakeen bidelagun finantzarioaren laguntza alegia”.

Museoaren egungo “Harri, Lurra, Huts” erakusketarekin bat eginez, Elkargik Chillida unibertsoarekin bat egin du orain, Chillida Lekuk eta Eduardo Chillida – Pilar Belzunce Fundazioak ordezkatzen duten proiektu familiar eta errotuarekin.

Eduardo Chillidaren obran artearen eta naturaren arteko fusioa modu naturalean gertatzen da, diziplina ezberdinen konbinazioan inspirazioa bilatuz. Espiritu horrekin berarekin, Chillida Lekuk eta Elkargik beren bideak gurutzatzen dituzte orain, ekimen berriak sor daitezkeelakoan.