Berriak
Maximizatu zure enpresaren balioa, bizitzan behin ...
Salerosketa-prozesuak luzeak eta askotarikoak dira. Ondo zehaztutako h...
Albisteak
16/09/2024
Informazioaren kontrolak perfektua izan behar du eta egunean egon behar da. ETEa izan, autonomoa edo enpresa handia izatea berdin dio. Guztientzat da inportantea. Kudeaketa egoki baterako, lehen urratsa finantza datuak kontrolatzea da. Konpainiako gainerako sailek, engranaje hori gabe, ezingo baitute funtzionatu.
Ideia hau nagusi da enpresen finantza arduradunen artean, are gehiago aldaketa handiak eta aldakorrak bizi ditugun garai hauetan. Interes handi hau ere baieztatuta geratu da, modu bateratuan, Elkargi eta AFM erakudenek antolatu dugun webinar zikloak izan duen erantzun onaren arabera. Elkargitik gure finantza ezagutza makina-erremintako eta fabrikazio aurreratuko enpresen elkartko kideen zerbitzura jarriko du.
Elkargi Focusen azken txostenaren arabera (Interneteko 250.000 bilaketa bakarretan oinarritzen dena), finantzaketa eskatzen duten enpresen % 52k aholkularitza espezializatua ere eskatzen dute, eta % 40 baino gehiagok, eguneroko beharretarako eskatzen dute. Datu horiek kudeaketaren kontrolak gure enpresen egunerokoan duen garrantzia islatzen dute.
Horregatik, Elkargi enpresei laguntzen ari zaie, modu errealean eta berehala aplikatzeko konponbideekin, kultura ekonomiko-finantzario berri bat hartzen. Datuaren kudeaketan oinarrituta, baliabideak eman eta plangintza estrategikoa optimizatzeko aukera zabaltzen ari da.
Enpresa-ehunaren behar gero eta handiagoei erantzuteko, AFMk finantza-kudeaketan eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzean oinarritutako hiru webinar sortu ditu. Ekimen honetan, EFK edo Elkargi Financial Knowledge-eko gure profesionalek kudeaketa-kontroleko adituek, enpresa txiki eta ertainetako finantzario profesionalei irtenbide praktikoak eskainiko dizkiete.
Enpresen interesa agerian geratu da, batez beste 70 enpresa baino gehiagok eman baitute izena saio bakoitzerako. Ziklo hau irailaren 18an hasiko da Reporting Ekonomiko Finantzarioari buruzko saioarekin, irailaren 25ean bigarren saioai izango da Diruzaintza Kudeaketarekin eta Plangintzarekin, eta urriaren 2an amaituko da Marjinen, Kostuen eta Errentagarritasunen Kudeaketari buruzko ikuspegiarekin.
Berriak
Maximizatu zure enpresaren balioa, bizitzan behin ...
Salerosketa-prozesuak luzeak eta askotarikoak dira. Ondo zehaztutako h...
Berriak
Europa eta finantzaketarekiko konpromisoa
Europa osoko berme-erakundeek (AECM) berriz ere indartu dute enpresa-s...
Berriak
BAT Tower: ekintzailetza sustatzeko kontze...
Bereiztea eta ez ulertzea ezinbesteko osagaiak dira proiektu ekintzail...