Pribatutasun-politika

Tratamenduaren erantzunkideak

Elkargi SGR, ELKARGI CONSULTORES SLU eta METIX GESTIÓN DE RIESGOS SL (eskatutako zerbitzuen arabera)

Posta-helbidea: Mikeletegi pasealekua, 50 · 20.009 Donostia

Posta elektronikoa: elkargi@elkargi.es · Tel.: 943 30 90 60

Nola lortu ditugu zure datuak?

Interesdunarengandik lortzea: Dagoeneko bezeroa eta/edo bazkidea bazara (abal baten onuraduna, higiezin baten erosle edo errentaria edota gure aholkularitza-zerbitzuen edo prestakuntza-zerbitzuen bezeroa, adibidez), zuk eman dizkiguzu datuak (offline edo online) gure zerbitzuak eskatzean, era horretan zurekin kontratu-harremana ezarri ahal izateko.

Datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, bermatzen duzu informazio hori emateko gaituta zaudela eta informazioa benetakoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala eta kontratu-murrizketarik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen ez duela, eta konpromisoa hartzen duzu beste erabiltzaile batzuen lekua ez hartzeko eta webgunearen zerbitzu eta/edo edukietan haien erregistro-datuak ez erabiltzeko.

Automatikoki lortzea, gure webgunea bisitatzean: Datuak webgune honen bitartez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu, adibidez, webgunean sartzen zarenean, formulario bat datu pertsonalekin betetzen duzunean edota gurekin zuzenean posta elektroniko bidez harremanetan jartzen zarenean.

Gure weba bisitatzen duzunean, zure nabigatzailetik gure zerbitzarira datuak bidaltzen dira, gure zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaile gisa zure esperientzia hobetzeko; adibidez, orrian sartzen zarenean edo gure zerbitzuetan hirugarrenen (hala nola sare sozialen) bitartez saio bat hasieratzen duzunean. Datu horiek geuk automatikoki bildu eta biltegiratu ditzakegu, edo hirugarrenek egin dezakete hori gure izenean. Datu horiek izan daitezke:

  • Erabiltzailearen IP helbidea.
  • Bisitaren data eta ordua.
  • Erabiltzailearen jatorrizko webgunearen URLa.
  • Gure webgunean bisitatutako orriak.
  • Erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzailearen mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.).


Erabilera horiek, saioak eta lotutako informazioa tratatu eta erregistra ditzakegu, era independentean edo hirugarrenen zerbitzuak baliatuz, baita “cookie”ak eta beste jarraipen-teknologia batzuk (hala nola flash cookie-ak eta web-analitikak) erabiliz ere.

Gure webguneak sare sozialetarako konektoreak ditu. Sare sozial baten bitartez gurekin elkarreraginean jardutea erabakitzen duzunean, guk ezin dugu erantzukizunik hartu erabiltzaileak hautatutako pribatutasun-konfigurazioaren gainean. Hala, sare sozialak zure IPari edo gure webgunean bisitatzen duzun orriari buruzko informazioa eman dezake. Gainera, cookie bat ezar dezake behar bezala funtzionatu ahal izateko edota, adibidez, zure izena agertuko da ematen dituzun “like”etan edo gure orrian sare sozial batean egiten dituzun iruzkinetan. Nahi ez baduzu zure datu pertsonalak “like” edo iruzkin horiei lotuta agertzea, konfiguratu zure pribatutasuna hori saihesteko. Erabili izenordeak zure datuetarako, zure izen-abizenak ezagutzera emango ez duen nick edo ezizen bat jarrita, adibidez.

Sare sozial horietako batean saioa hasieratzen baduzu gure webgunea bisitatzean, sare sozialak informazio hori zure profilari gehitu ahal izango dio, eta informazioa sare sozialera transferituko da. Datu-transferentzia hori egitea nahi ez baduzu, irten sare sozialeko zure saiotik gure webgune edo aplikazio mugikorretan sartu aurretik. Izan ere, ez dago gure esku konektore sozialen bidezko datu-bilketa eta -transferentzia horretan eragitea.

Erabiltzaileak, sare sozial bateko gure orri ofizialaren bitartez, testuak, argazkiak, bideoak eta bestelako informazioa eta/edo edukiak partekatzen baditu, berak soilik erantzungo du eduki horiek dagokion legezko araudia betetzeaz.

Nolanahi ere, aukera izango dugu erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki ezabatzeko, bai web-orri honetatik, bai sare sozialetako gure orrietatik, hautematen badugu erabiltzaileak indarrean dagoen legeria eta pribatutasun-politika honetan adierazitakoa urratu duela.

Sare sozialak ez daude zuzenean gure zerbitzuetan ostatatuta. Haiekin duzun elkarreragina haien politikek arautzen dute, ez, ordea, gureek. Irakurri sare sozial horien pribatutasun-politikak alderdi hauei buruzko informazio zehatza lortzeko: datu pertsonalen bilketa eta transferentzia, zure eskubideak eta zure pribatutasunaren konfigurazioa.

Interesdunaren datuak hirugarren batek jakinaraztea: Interesdunak berak ez, baizik eta hirugarren batek eman badizkigu datuak, zure datuak erakunde publiko edo pribatu preskriptoreek (finantza-erakundeek, aholkularitza-enpresek edo bulegoek) edo laguntzaileek jakinarazi ahal izan dizkigute, horiekin edozein motatako lankidetza-akordioak edo -hitzarmenak adostu baditugu, bereziki Hornidura Teknikoen Funtsa berrabalatzeko eta/edo funts horretan ekarpenak egiteko, finantzaketa erraztearren. Interesdunaren datuak interesdunak berak eman ordez hirugarren batek ematen badizkigu, hirugarren horrek bermatuko du espresuki interesdunaren baimena duela ekarpen hori egiteko, eta erantzukizun oroz salbuetsiko gaitu interesdunak erreklamazioren bat egiten badu. Erantzukizun hori, nolanahi ere, datuak interesdunaren izenean edo intereserako eman dizkigunak baino ez du bere gain hartuko.

Hirugarrenen datuak

Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, horien pribatutasuna errespetatu behar duzu, eta arreta berezia izan behar duzu haien datu pertsonalak argitaratzeko garaian. Gogorarazten dizugu, erabiltzaile gisa, zeure datu pertsonalak emateko eta horien tratamendua baimentzeko eskubidea duzula soilik; hau da, hirugarrenen datuekin ezin duzula hori egin. Gainera, gogorarazten dizugu hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu datu pertsonalak lagatzen arituko zarela, eta zure erantzukizuna izango dela hirugarrenen aurretiazko baimen espresa izatea horiek erabiltzeko eta guri emateko. Hortaz, horrelakoetan, haien datuak gure fitxategietan sartu izanaren berri haiei jakinarazteko erantzukizuna hartzen duzu.


Hirugarrenen datuak haien baimenik gabe argitaratzeak, datuak babesteari buruzko araudiaz gainera, haien ohorerako eskubidea, intimitate pertsonala eta familiarrerako eskubidea eta haien irudirako eskubidea bera ere urra ditzake. Eskubide horien babesa araututa dago maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoan.

Finalidad y legitimación

XEDEALEGE-OINARRIA
Datuen tratamendua:
a) Bazkideen eta/edo abal-eragiketen eskatzaile eta/edo onuradunen datuak (online zein offline) eta abal-emaileen eta haien bermatzaile pertsonal edo errealen datuak, honako helburu hauekin:
Pertsona horiekin harremanetan egoteko eta komunikatzeko.
Eskatutako eragiketa aztertzeko, kaudimena egiaztatzeko (zordunen, abal-emaileen eta berme errealak eskaintzen dituzten hirugarrenen diru-sarrerak, ondarea eta zorpetzea), eta eragiketak, egindako zerbitzuak eta haien ondoriozko kontratu-harremana kudeatu, jarraitu eta fakturatzeko.
Ematen ditugun abalen ondoriozko kreditu-arriskuei buruzko informazioa ematea CIRi.
b) Aholkularitza eta prestakuntzako jardueraren bezeroen datuak (online zein offline), honako helburu hauekin:
Haiekin harremanetan egoteko eta komunikatzeko.
Eragiketak, egindako zerbitzuak eta haien ondoriozko kontratu-harremana kudeatu, jarraitu eta fakturatzeko.
c) Gure prestakuntza-jardueretako hizlarien datuak, haiekin harremanetan egoteko, eta dituzten curriculum profesionalen eta irudiaren berri emateko antolatzen ditugun prestakuntza-jardueretan. Datu horiek gure web-orrian argitaratu ahal izango ditugu, baita dagozkien prestakuntza-ekintzei buruzko paperezko dokumentazioan ere.
Kontratu-harremana, araudia betetzea, adibidez, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak, kapitalak zuritzea, banku-araudia (eragiketaren bideragarritasuna baloratzeko eta onuradunen zein abal-emaileen kaudimena aztertzeko beharrezkoa den ratinga kalkulatzeko); 44/2002 Legea, Finantza Sistema Erreformatzeko Neurriei buruzkoa; 1/2013 Zirkularra, maiatzaren 24koa, Espainiako Bankuarena, Arriskuen Informazio Zentralari (CIR) buruzkoa.
RBezero potentzialei, komunikazio elektronikoen bidez, gure jarduerei, produktuei eta/edo eskatutakoen antzeko zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea.Adostasuna
Cookie ez-teknikoak instalatzea.
Curriculumeko datuak emanez gero edo curriculum bat bidaliz gero, interesdunarekin harremanetan jartzea eta egiten ditugun hautaketa-prozesuak kudeatzea.
Adostasuna
Egungo bazkideei/bezeroei, komunikazio elektronikoen bidez, gure jarduerei, produktuei eta/edo eskatutakoen antzeko zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea.
Profilak egitea.
Cookie teknikoak instalatzea.
Iritziari/gogobetetasunari buruzko inkestak egitea.
Gure webgunearen erabiltzaileen edo e-mail baten igorle edo hartzaileen kasuan: online egindako eskaerak kudeatzeko, eta harremanetan egoteko eta komunikatzeko.
Zure datuak ELKARGI SGR-ren, ELKARGI CONSULTORES SLUren eta METIX GESTIÓN DE RIESGOS SLren artean jakinaraztea, bezeroari diziplina arteko taldeen esku-hartzea eskatzen duen zerbitzu integral edo espezializatua emateko, edo barneko administrazio-helburuetarako.
Interes legitimoa

Eskatutako datuak nahitaez eman behar dituzu, hori ezinbestekoa baita kontratu- edo aurrekontratu-harremana formalizatzeko eta/edo mantentzeko eta harreman horren ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko. Ematen ez badituzu, ezin izango dugu harreman horren ondoriozko zerbitzua egin.
Legitimazioa baimenean oinarritzen bada, edozein unetan ukatu ahal izango duzu baimen hori, elkargi@elkargi.es helbidera hori eskatzeko e-mail bat bidalita. Baimena ukatze horrek ez du baldintzatzen zure datuen tratamendua deskribatutako gainerako helburuetarako.


Gure interes legitimoan oinarrituz gero, zure datuen tratamendua proportzionatua dela eta zure pribatutasunean gutxieneko eragina duela jotzen dugu, baina zure interesak, eskubideak edo askatasuna nagusituko dira beti gure interes legitimoaren gainetik. Hortaz, zure datuak helburu horietarako tratatzea nahi ez baduzu, mesedez, idatz iezaguzu elkargi@elkargi.es helbidera eta zure nahia beteko dugu.

Horrez gain, interesdunek ahalmena ematen diote ELKARGI SGR-ri hirugarrenei (jabetza-erregistroei, administrazio publikoei, finantza-erakundeei, kreditu- eta kaudimen-txostenen enpresei, etab.) aurreko helburuetarako beharrezkoa den informazioa osatzeko beharrezkoak izan daitezkeen datu ekonomiko eta ondare-datu gehigarriak eskatzeko.


Jakinarazten dugu antolatzen ditugun ekitaldi eta jardueretan argazkiak eta/edo bideoak egin ditzakegula eta gure webguneetan, sare sozialetan ditugun profiletan eta Youtuben argitara ditzakegula, ekitaldi edo jardueraren berri emateko, ekitaldi edo jarduera hori dokumentatzeko eta haren argazki/bideo bidezko memoriaren parte izateko.

Gordetzeko epea

Jasotzen ditugun datu pertsonalak, bezero eta hornitzaile egungoen edo potentzialen kasuan, kontratu-harremanak edo merkataritza-harremanak dirauen bitartean gordeko ditugu, eta harreman hori amaitzean —interesdunak berori ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, eta hori eskatuta ere—, ditugun legezko/kontratuzko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denboraz —datuen tratamendua murriztuta— eta/edo gure erantzukizun oro preskribatzeko eta/edo interesdunarekin izandako harremanaren ondoriozko erreklamazioak egiteko nahiz horien aurrean defendatzeko aurreikusitako lege-epeetan.

Web-orriaren erabiltzaile soila bazara, datuak gordeko ditugu horiek ezabatzeko eskatzen ez diguzun bitartean, eta, eskaera eginda ere, haiek gorde ahal izango ditugu, tratamendua mugatuta, lege-betebeharrak betetzeko eta/edo erreklamazioak egiteko nahiz horien aurrean defendatzeko.

Litekeen hautagaia baldin bazara eta zure curriculuma bidali badiguzu, datuak gordeko ditugu horiek ezabatzeko eskatzen diguzun arte, hautaketa-prozesuetarako zurekin harremanetan egon ahal izateko.

Salaketa-kanalaren bitartez egindako salaketen kasuan, jakinarazpena aurkezten duenaren datuak (aurkezten badira) eta salaketan agertzen diren enplegatuenak eta/edo hirugarrenenak salaketa-sisteman gordeko dira, baina behar-beharrezko denboraz bakarrik, salatutako gertakarien gaineko ikerketa hastea bidezkoa den ala ez erabakitzeko. Nolanahi ere, datuak sartu eta hiru hilabetera datu horiek salaketa-sistematik ezabatuko dira, salbu eta horiek gordetzearen xedea bada jasota uztea pertsona juridikoak delituak egitea prebenitzeko ereduaren funtzionamendua. Bideratzen ez diren salaketak modu anonimoan soilik jasoarazi ahal izango dira. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren 24. artikuluko 2. atalaren arabera, 3 hilabeteko epe hori igaro ondoren, datu horiek tratatzen jarraitu ahal izango du salatutako egitateak ikertzea dagokion organoak, eta ez dira barne-salaketen informazio-sisteman bertan gordeko.

Hartzaileak

Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakunde batzuei helarazi ahal izango zaizkiela, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen eginkizun legitimoei zuzenean lotutako helburuak betetzeko; adibidez, honako hauei:

1. ELKARGI SGR-ren, ELKARGI CONSULTORES SLUren eta METIX GESTIÓN DE RIESGOS SLren arteko datu-komunikazioak, bezeroei diziplina arteko taldeen esku-hartzea behar duen zerbitzu integral espezializatua eman diezaieten eta/edo barneko administrazio- eta merkataritza-helburuei begira (bezeroen edo enplegatuen datu pertsonalen tratamendua barne).

2. Polizak eta eskriturak kontrolatzeko edo publiko egiteko notariotzei.

3. Erakunde birfidantzatzaileak, publikoak zein pribatuak, hala nola Compañía Española de Reafianzamiento (CERSA), Eusko Jaurlaritza eta Sociedad de Desarrollo de Navarra SL (SODENA), eragiketak birfidantzatzeko.

4. Espainiako Bankuaren Arriskuen Informazio Zentralari, gure bezeroekin eta haien fidatzaile eta bermatzaileekin hartutako arriskuak jakinarazteko.

5. Aukeratutako finantza-erakundeei eta/edo mailegu-emaileei eta/edo kreditu-emaileei, eskatutako finantzaketan duten partaidetza eta eskatzailearen kreditu-kalitatea aztertzeko, baita finantza-erakundeei beraiei edo beste batzuei ere, formalizazio- eta abal-komisioak kobratzeko; abal-eragiketei lotuta dauden ELKARGI SGR-ren partaidetza sozialen zenbatekoa kobratzeko; eta finantza-produktuen gainean bahiak eratu izana jakinarazteko; edota finantzaketa eskatu, aztertu, izapidetu eta emateko aholkularitza-eragiketetan, hala nola enpresen salerosketetan, egiturazko aldaketetan, etab.

6. Arau-hauste Monetarioari eta Kapitalak Zuritzeari Aurrea hartzeko Batzordeko Zerbitzu Exekutiboari, zuritze-susmoa dagoen eragiketak jakinarazteko, behartutako subjektu garen heinean.

7. Fidantza edo kontrabermea erregulatzeko eta/edo abal-lerroak irekitzeko polizen ondoriozko zenbatekoetako edozein ez ordaintzeak edo zati batean ordaintzeak, horien eraginkortasunik ezak edo poliza horietan ezarritako ordaintzeko epeetan atzeratzeak, zein-nahi arrazoi dela-eta, berekin ekarri ahal izango du —aurretik ordainketa-errekerimendua egin ondoren zorra ordaindu izan gabe horretarako ezarritako epean— dagokion erreklamazio judiziala aurkeztea eta ez ordaintzearen inguruko datuak jakinaraztea diru-obligazioak betetzeari edo ez betetzeari buruzko edota ondare-kaudimenari eta kredituari buruzko fitxategietan.

8. Datuak legez jakinarazi behar zaizkien erakundeei: Espainiako Bankua, Zerga Administrazioa eta sozietatearen hornidura teknikoen funtsean ekarpenak egiten dituzten erakunde publiko zein pribatuak —ekarpen horien xedea izanik zati batean estaltzea ELKARGI SGRk bere gain hartzen duen arriskua, bere abalaren bitartez enpresa-jarduerak eta -proiektuak finantzatzen dituenean—.

9. Dagokion Merkataritza Erregistroari eta/edo Jabetza Erregistroari eta/edo Ondasun Higiezinen Erregistroari, erregistro-inskripzioa behar duten bezeroentzako eragiketak egiten badira, eta izapide hori gurekin kontrata dezaketen gestoriei. Halaber, beste edozein erregistro publikori, ELKARGI SGR-ren alde eratutako kontrabermeen inskripzioa edo oharpena beharrezkoa edo komenigarria denean.

10. Gure arriskuak aseguratzen dituzten aseguru-konpainiei.

11. Litezkeen inbertitzaileei eta/edo erosleei, enpresak eskualdatzeko eta/edo horietan partaidetza hartzeko merkataritza-eragiketetan.

NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Saiatuko gara datu pertsonalak beti Europako esparru ekonomikoan tratatuta eta kokatuta egon daitezen. Hala ere, inguruabar jakin batzuetan, datuen nazioarteko transferentziak egin ahal izango ditugu, adibidez, interesdunaren intereserako kontratu bat egiteko edo egikaritzeko beharrezkoa bada, ELKARGI SGR-ren eta beste pertsona fisiko edo juridiko baten artean; edo beharrezkoa bada interesdunaren eta ELKARGI SGR-ren arteko kontratu bat egikaritzeko, adibidez, Europar Batasunetik kanpoko zerbitzu-hornitzaileak (datu pertsonalak eskuratu dezaketenak) erabiltzean, gure jardueraren zerbitzu osagarriak emateko (ostatatzea, housing-a, SaaS, urrutiko segurtasun-kopiak, euskarri edo mantentze informatikoko zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, e-mailak eta marketineko e-mailak bidaltzea, fitxategiak transferitzea, etab.) edo interesdunak eskatuta hartutako kontratu aurreko neurriak egikaritzeko. Erakunde horiek desberdinak izan daitezke eta denboran zehar alda daitezke, baina saiatuko gara datu-babesaren arloan Europakoaren pareko babes-maila duten herrialdeetakoak edo maila hori lortzeko berme egokiak dituztenak aukeratzen, edo DBEOan horretarako aurreikusitako salbuespenetako batean oinarrituta egingo dira.

Eskubideak

Bidezkoak direnean, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Gainera, eskubidea izango duzu zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko. Pribatutasun-politika honen hasieran adierazitako posta arrunteko edo posta elektronikoko helbidean baliatu ahal izango dituzu eskubide horiek. Bi kasuetan, idatzitako eta sinatutako eskabidea bidali beharko duzu, zure NANaren edo pasaportearen nahiz zu identifikatuko zaituen baliozko beste dokumentu baten kopia erantsita. Zure datuak aldatzen badira, helbide berean jakinarazi beharko duzu hori. Jakinarazten ez baduzu, enpresa honek ez du inolako erantzukizunik izango.


Eskuratzeko eskubidea: Zein datu pertsonal ari garen tratatzen galde diezagukezu, baita datu horien kopia eskatu ere.

Zuzentzeko eskubidea: Oker dauden datuak zuzentzeko edota osatu gabe daudenak osatzeko eska diezagukezu, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere.


Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu haiek bildu izanaren helburuetarako beharrezkoak ez direnean, baimena kentzen duzunean, datuak zilegi ez den moduan tratatzen direnean edo lege-betebehar bat dagoenean.

Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Aurka egiteko eskubidea: Zure datuen tratamenduari aurka egin diezaiokezu, betiere tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarrituta badago edo publizitate-helburuak baditu.


Aurreko edozein eskaera jasotakoan, legez ezarritako epeetan erantzungo dizugu. Erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu eta eskubideak baliatzeko formulario-ereduak eskatu nahi badituzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunera jo dezakezu (www.aepd.es).

Datuen kategoria

Tratatzen ditugun datuak kategoria hauetakoak izan daitezke: identifikazio-datuak; ezaugarri pertsonalak; gizarte-inguruabarrak; datu akademikoak eta profesionalak; datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruetakoak; ondasunen eta zerbitzuen transakzioak; enpleguari buruzko xehetasunak; eta, baita ere, interesdunaren osasunarekin lotutako datu bereziki babestuak.