GURE KONPROMISO ETIKOA ETA BETETZEKOA

Elkargi SGR elkar bermatzeko sozietatea da, enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen egitura eta finantza-baldintzak etengabe hobetzeko beharra asetzeko misioa duena, abalaren, aholkularitzaren eta finantza-prestakuntzaren bitartez konfiantza emateko asmoz. Eginkizun horretan, Donostiako bulego nagusietatik eta Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko lurralde-ordezkaritzetatik ematen ditu zerbitzuak. Elkargi SGRn inplementatu ditugun arauak betetzeko eta prebentzioko politika eta prozeduren arabera, Elkargi SGR-ren baitan eta hirugarrenekiko harremanetan gerta litekeen edozein ez-betetze etiko edo arauemaile eta delitu-zantzu potentzialen berri izatean datza gure prebentzio-interesa, horrela lortuko baitugu hura saihestea edo, gertatzen ari bada, geldiaraztea.

GURE SALAKETA KANALA

Salaketa Kanala da Elkargi SGRn arauak betetzeko eta delituak prebenitzeko politiken funtsezko puntuetako bat.

Zigor Kodearen 31 bis 5.4. artikuluak eta Elkargi SGR-ren Arauak Betetzeko Programak xedatutakoaren arabera, Elkargi SGRko kide guztiek dute izan litezkeen arau-arriskuen edo arrisku penalen berri emateko eginbeharra eta eskubidea, baita enpresa-etika betetzeari eragiten dioten jokaerak eta erakundean aplikatzekoak diren barne-prozedurak ezagutzera ematekoa ere.

Elkargi SGRk, erakundearen baitan sartutako pertsona guztientzat, eta Sozietatearekin lotutako hirugarrenentzat ere, kanpoko kudeaketako Kanal hau eskuragarri jartzen du. Horren helburua da jakinarazpenak eta/edo salaketak egitea, Konpainiaren araudia eta prebentzio penala betetzeko politiketan izan litekeen funtzionamendu desegokiarekin eta ez-betetzearekin lotuta.

Era berean, eta apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 26 bis artikulua betetzeko (abuztuaren 31ko 11/2018 Errege Lege-dekretuak egindako erreformaren ondoren), kanpo-kudeaketako Kanal horrek espezifikoki ahalbidetzen du Elkargi SGRko enplegatuek, zuzendariek edo, hala badagokio, agenteek izan litezkeen arriskuen eta ez-betetzeen berri ematea Kapitalak Zuritzearen Prebentzioaren arloko Barne Kontroleko Organoari.

Barneko Salaketa Kanalak edo Whistleblowing Service sistemak erabilera arduratsuaren eta fede onekoaren bitartez eskuratzen du bere benetako zentzua. Gisa horretako erabileraren ondorioz hezurmamitu ohi dira komunikazioak, gertaerak, salaketak eta benetako zantzuak, salaketa faltsuak egitea saihesten den aldi berean.

Dena den, lantokiarekin erlazionatutako arazo eta kexen kasuan, beren gainbegiratzailearekin edo zuzendariarekin harremanetan jartzeko eskatzen diegu gure langileei.

SALATZAILEAREN BABESA

Salaketa Kanal horrek oso neurri handian babesten du salatzailea, haren konfidentzialtasuna (hala badagokio, anonimotasuna) bermatzen du eta erabili izanaren ondorioz edonolako errepresaliak, diskriminazioa edo tratu bidegabea jasatea saihesten du, informazioak izan lezakeen edukia eta komunikazio edo salaketan adierazitako identitateak isilpean gordeta.

Kanpoko kudeaketa-kanalaren bitartez jasotako jakinarazpen guztiak legezko aholkulariak bideratuko ditu, eta haien edukia kontrolatu eta ikertuko da, kanpoko kudeatzailearen interes-gatazkei buruzko analisia egin ondoren, eta salatzailearen babesa eta bermea betiere aplikatuta. Hori dela eta, informazioa ematen duzunean datuak ikerketaren parte gisa prozesatzea onartzen baduzu ere, jakinarazpen-prozesu osoa zifratuta eta pasahitzarekin babestuta dago eta jakinarazpen guztiak konfidentzialtasun osoz prozesatuko dira.


NOLA IGOR DEZAKET JAKINARAZPEN ANONIMO BAT?

Zure jakinarazpena erraz eta segurtasunez bidali ahal izango duzu. Horretarako, formularioko jarraibideak bete besterik ez duzu. Jakinarazpena igortzen duzunean, identifikatzaile eta pasahitz pertsonalak jasoko dituzu pantailan. Gorde ziurtagiri horiek modu seguruan.  Elkarrizketa horretan, zure anonimatuari eutsiko zaio beti.

10 egun naturaletan, jarraipeneko erantzun bat edo galdera bat argitaratuko dugu zuretzat.

 

Eskerrik asko zure ekarpenagatik.