Uncategorized @eu
BME Growth: ETEen hazkunderako bultzada gardena
“Sei hizkiko hitz hau bokal bakarrarekin, Growth, merkatu honen arima ...
Albisteak
25/03/2022
Gaur ekintzaileeen ekosistemari begirako finantza-gakoak partekatu ditugu, Donostiako Sustapenarekin lankidetzan. Naiara López gure finantza kudeatzaileak, proiektu ekintzaileetan espezializatua denak, finantzaketa hoberako sarbidea lortzeko gakoak azaldu ditu, hasierako ideiatik hasita negozio eredura doan ibilbide osoan zehar.
Bere hitzetan, funtsezkoa da kolektibo horrentzako finantza irtenbideak ematea; nahiz eta askotan, arrisku-faktore handi batekin etorri eta errealitate hori, bere gain finantzaketa jartzeko egoera zaildu egiten duen. Ideia monetizatzen jakitea, finantzaketaren xedearen garrantzia eta diruzaintza (cash is King), proiektuko bezeroak, eskalagarritasuna, ekipoa eta cap table erraminta ere, behar bezala zehaztuta eduki arte.
Jardunaldi honek agerian uzten du ELKARGIk ekintzailetza berritzailearen alde egindako apustua. Nabaria da halaber, ekintzailetza honek produkzio sarean duen eraginaren garrantzia, lehiakortasunean, enplegu-hazkundean eta aukera berrietan hobekuntzak sortzen dituela.
Elkargik hainbat lerroren bidez eskaintzen du finantzaketa, hala nola Berrikuntza Funtsaren bidez edo industria ekintzailetzarako Europako Funtsen bidez finantzatuta; hainbat eragile espezializaturekin kolaboratzen du, hala nola Donostiako Sustapenarekin, eta prozesuan laguntzen du jaiotza- edo hazi-fasetik sendotzeraino.
Gaurko adibideak horren adierazle: Ekomodo eta i2U Innovated, proiektu garrantzitsuak eta hazten ari direnak, eta eurek ere, beren esperientzia partekatu dute gaurkoan.
Uncategorized @eu
BME Growth: ETEen hazkunderako bultzada gardena
“Sei hizkiko hitz hau bokal bakarrarekin, Growth, merkatu honen arima ...
Uncategorized @eu
Elkargik eta IBAIAk babesa areagotu dute
/*! elementor - v3.16.0 - 20...
Uncategorized @eu
FINANZA itzuli da
Bueltan da kultura eta finantza-ezagutza sustatzeko topagunea. Hirugarren e...