Agenda > Ikastaroak

Excel enpresa kudeatzeko

Ikasi zure finantza-datuak ulertzen

Ikasturtean zehar galdera hauei erantzungo zaie:

  • Nola interpretatu behar dut balantze bat? Zein partida dira garrantzitsuak eta zaindu beharrekoak? Zergatik da garrantzitsua finantza-oreka? Nola neurtu?
  • Inbertitu nahi badut, zer errentagarritasun ekarriko dio negozioari? Inbertsio berria finantzatzeko gaitasuna dut? Zein da enpresaren zorpetze-muga? Nahikoa cash-flow erabiltzen dut egungo zorrari aurre egiteko? Nola neur dezaket inbertsio baten errentagarritasuna?
  • Nahiko informazio dut nire negozioaren errentagarritasunari buruz? Zer da EBITDA? Galdu-irabazien kontuan, bereizten al ditugu kostu finkoak aldagaietatik?
  • Errentagarria izan naiteke eta diruzaintzako arazoak izan? Badakizu une bakoitzean behar adina diru duzun ordainketei aurre egiteko? Diruzaintzako defizitak aurreikusita ditut?
  • Zenbat finantzaketa gehigarri behar dut salmentak handitzen baditugu? Zenbat egun pasatzen dira lehengaia erosten dudanetik salmenta kobratzen dudan arte? Zenbat egunez finantzatzen dut hornitzailea? Zenbat egun behar ditut finantzatzeko? Neurtua daukat?
  • Zer finantziazio-aukera ditu nire enpresak?

Ikastaroaren Helburuak:

Enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioa hobeto ezagutzen ikasiko duzu, erabakiak hartzeko balantzearen, emaitzen kontuaren eta diruzaintzako aurrekontuaren bidez.

GIZARTE-SEGURANTZAKO IKASTARO HOBARIGARRIA
Ikastaro hau hobaria izan daiteke Gizarte Segurantzan, Fundae bidez. Ezinbestekoa da Fundae jakinaraztea 2 egun baino lehenago.
Gure gida kontsultatu edo sartu webgunean www.fundae.es

GIZARTE-SEGURANTZAKO IKASTARO HOBARIGARRIA

Ikastaro hau hobaria izan daiteke Gizarte Segurantzan, Fundae bidez. Ezinbestekoa da Fundae jakinaraztea 2 egun baino lehenago.

Gure gida kontsultatu edo sartu webgunean www.fundae.es

¿Estás interesado y quieres conocer cuándo será?

Jaitsi
eskuorria