Berriak
Elkargik eta Aldundiak ekintzailetzarako finantzaz...
35 urtetik beherakoek sortu dituzten eta duela 3 urte baino gutxiago e...
Albisteak
03/09/2021
Enpresa txiki eta ertainentzako finantziazio-iturri berri bat, ELKARGIren bidez kudeatuta eta aitzindaria dena Europan
Europako Inbertsio Funtsaren (FEI) eta Kreditu Ofizialeko Institutuaren (ICO) hasierako finantzaketarekin, enpresa txiki ertainek finantzazioa eskuratu ahal izango dute, finantzaketa-iturriak zabalduz eta dibertsifikatuz.
Elkargik beti defendatu izan du finantza-dibertsifikazioa lehiarako balio gisa. Ildo horretan, eta CESGAR (Espainiako Garantia Sozietateen Konfederazioa) elkarteko kide gisa, “Aquisgran” izeneko finantzaketa-iturri berri bat jarri du orain merkatuan. Ekimen aitzindaria da Europan, ETEek eta autonomoek kreditua eskuratzeko aukerak hobetzeko. Finantzaketa-iturri berri bat.
Zenon Vázquez ELKARGIko zuzendari nagusiaren ustez, “bankuen kontzentrazioaren aurrean, enpresek gero eta behar handiagoa dute beren banku-finantzaketa beste iturri batzuekin osatzeko. Finantza-sektorea oso azkar ari da eraldatzen, eta ekimen honek, ELKARGI kide den garantia erakundeen konfederazioak aurrera eraman duena, behar horri erantzun nahi dio”.
Azken finean, Vázquez Irizarren hitzetan, “enpresa txiki eta ertainek dituzten finantzazio aukerak zabaldu eta indartu nahi dira. Alternatiba berritzailea da, enpresek behar dituzten funtsak lor ditzaten, balore-merkatuarekin konektatuz eta finantza-baliabide garrantzitsuak enpresa ehunera bideratuz”.
Zein da Aquisgranen funtzionamendua?
Aquisgran berme sistemak sustatutako funtsa da, eta errenta finkoko merkatuko funtsak biltzen ditu. Europan finantzaketa modu berritzailea da, enpresa txiki eta ertainentzako finantzaketa bide osagarriak irekitzeaz gain, balore-merkatua enpresekin konektatzeko balio duelako.
Aquisgran enpresaren lehentasunetako bat jasangarritasuna sustatzen duten enpresetan inbertsioak laguntzea izango da. Hasiera batean, funtsak 20 milioi eurorainoko maileguak sinatuko ditu, eta, ondoren, 150 milioi eurorainoko titulizazio-bonuak jaulkiko ditu, ICOk pixkanaka sinatuko dituenak eta FEI-k babestuko dituenak.
Bonu horiek errenta finkoko merkatu alternatiboan (MARF) kotizatuko dute; izan ere, Aquisgran-en etorkizuneko helburuerako bat, inbertsore instituzional pribatuek bonu horiek sina ditzatela baita.
Bere jardueran Europako hegoaldean buru den eta, batez ere, kapital-merkatuan lan egiten duen Intermoney izeneko finantza erakundea izan da, bankuz kanpoko finantzaketa tresna berritzaile hau diseinatzeaz arduratu dena, bonuen eta zor korporatiboaren merkatua enpresa txiki eta ertainei irekiaz, enpresa handiez haratago. Produktu honi esker, ELKARGIk merkatuan eta enpresen eskura, euren beharrei erantzungo dien alternatiba berria jartzen du.
Berriak
Elkargik eta Aldundiak ekintzailetzarako finantzaz...
35 urtetik beherakoek sortu dituzten eta duela 3 urte baino gutxiago e...
Berriak
“Zientziaren hirian” ekiteko finantzaketa<...
Inork ez du zalantzan jartzen Donostia paisaia, gastronomia eta kultur...
Berriak
Finantza-aukera guztiak FINANZAn
Enpresek eskura dituzten finantza-aukera guztiak ezagutu behar dituzte...