Elkargirekin enpresaren etorkizunean inbertitu dugu
Iratxe Zuluaga
Smart Grid soluzioetan ardaztutako softwarea garatzeko enpresa, sektore elektrikoan aditua. Azken miliako motorizazio aurreratua ahalbidetzen duen soluzio patentatu bat dute, banaketa elektrikoko sareen ahalmena optimizatzeko.
Proiektua
Berrikuntzaren aldeko apustua egin dute, euren jakintzetatik, negozio-ikuspegi bakarretik, datuaren zehaztasunetik eta diziplina anitzeko talde batetik abiatuta. Pilaketa-puntuak goiz detektatzea ahalbidetzen duen irtenbide bat sortu dute, azpiegituretan egindako inbertsio garestiak eta horniduraren kalitatean izandako gorabeherengatiko zehapenak saihestuz. Datuen gurutzaketatik abiatuta, balioa ematen duten datu berriak sortzen dira.
Gure ekarpena
Elkargiren Berrikuntza Funtsak aukera eman du altxortegia sendotzeko, baldintza onuragarrietan, proiektuan, pertsonetan eta enpresaren etorkizunean inbertitzen jarraitu ahal izateko.