Dëna haurren irudimena eta sormena suspertzen duten jostailu sinpleak sortzeko asmoarekin sortu zen. Zurezko jostailuen kontzeptua berreskuratu nahi zuten, baina haur txikien benetako beharretara egokituta; izan ere, haur horiek, senez, koska egiten dute, kolpeka edo beren jostailuak jaurtitzen dituzte.



Jostailu seguruak, haur libreak, guraso lasaiak

Proiektua

Roberto García Fidalgo ekintzaileak sortutako proiektua da Dëna. Merkatu-nitxo bat estaltzeko sortu zen, Silicona Platinon egindako hezkuntza-jostailuak (kalitate handiagoko txupete eta biberoien tetinak fabrikatzeko ohiko materiala da), erabiltzaile txikien beharretara ondo egokitzen ez diren zurezko edo plastikozko ohiko jostailuen alternatiba gisa.

Proiektu honen bidez, 0-6 urte bitarteko haurren garapen fisiko, emozional eta kognitibo osoa bultzatu nahi da. Jostailu dibertigarriekin eta % 100 seguruekin, askatasuna, sormena eta irudimena sustatzeko.


Gure ekarpena

Dëna Toys BIC Gipuzkoak proiektu berritzaile gisa aitortu zuen 2016an, eta bere ibilbideari ekiteko beharrezko laguntza eman zion.

Roberto Elkargira joan zen produktuaren lehen fabrikazioa finantzatzera. Elkargin asko gustatu zitzaigun bere ideia, eta iruditu zitzaigun oso ondo egokituko zela une hartako joerekin.

Dëna Toysekin genuen harremana ez zen hor amaitu, proiektua hainbat fasetan babesten jarraitu dugu: sektorearen urtarokotasuna kudeatzen laguntzeko, produktu berriak sortzeko euskarri gisa eta nazioartean hedatzen laguntzeko.