La Casa de los Arquillos

Gasteizko eraikin multzo berezienetako bat Olagibelgo arkupeek osatzen dute. Hirigune historikoan kokaturik, Arabako ia milurteko laurden bateko bizipenen lekuko dira.

Bidaiariaren esperientzia, «Zeledonen ikuspegia»

Resu Díaz de Garayo

Gure ekintzaileak, Resu Diaz de Garayok, gure iraganeko arkitektura sendo eta ederra zerbitzu modernoago batekin uztartu nahi izan zuen. Ekosistema ezin hobea gaurko Gasteiz, atzo izan zena eta bihar izango dena ezagutzeko interesa duen pertsona guztiarentzat.




Proiektua

El Casa de los Arquillos 2004an hasi zen lanean. Resuk Aquillos ostatua birgaitu nahi zuen, Gasteizko alde zaharreko XVIII. mendeko eraikina, xarma handiko hotel bihurtzeko ezin hobea.

Proiektua bi solairuko hotel gisa pentsatuta zegoen, 8 logela eta bidaiarien behar guztiak asetzeko eremu komun zabalak zituena. Birgaitzeak jatorria eta historia errespetatzen duten material naturalak izango lituzke oinarri. Gehiegikeriarik gabeko dekorazioa, iraunkorra eta atseden hartzeko pentsatua

Gure ekarpena

Proiektu horrek diru-laguntza garrantzitsuak zituen Gasteizko Udalaren aldetik, eraikin historiko baten birgaitze bat zelako. Bere proiektua osatzeko, Resuk finantza aliatu bat aurkitu zuen Elkargin.

Bere proiektua arrakastatsua izan da eta Elkargin beti egin dugu horren aldeko apustua. Hori dela eta, bere negozioa zabaltzen jarraitu du, gurekin batera finantza-aliatu gisa.