Albisteak

Badator Berrikuntza Funtsa enpresak sustatzeko

25/11/2024

Bizkaiko Foru Aldundiak, Solventis finantza-erakundearekin eta Elkargirekin batera, zazpi bankurekin lankidetzan, Berrikuntza Funtsa aktibatuko du berriro ere. Mekanismo hori aitzindaria da Europan, enpresa txiki-ertainetan I+G+b proiektuak finantzatzeko, hobari fiskalak jasoko dituzten partikularren aurrezkien bidez.

Gaur Berrikuntza Funtsaren bigarren edizioa aurkezten dugu. Bizkaiko Foru Aldundiak, Solventis finantza-erakundearekin eta Elkargirekin lankidetzan; gainera, banku hauen partaidetza ere izango du: Banco Sabadell, Banco Santander, BBVA, CaixaBank, Kutxabank, Laboral Kutxa eta Rural Kutxa.

Tresna honek baldintza onuragarriak eskaintzen dizkie lurraldeko ETEei I+G+b proiektuak finantzatzeko, eta pertsona partikularrei aukera ematen die Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) egiten duten ekarpenaren % 15 kentzeko.

Funtsaren helburua balio sozialeko inbertsio-aukera bat nahi duten partikularren aurrezkia lortzea da, eta aldi berean euren kapitalaren babesa eta itzulkin segurua bermatzea. Horrela, Bizkaiak bere zerga-ahalmena erabiltzen du lurraldearen lehiakortasuna indartzeko, eta enpresa txiki eta ertainei finantzaketa-iturri berri bat ematen die beren I+G+b proiektuetarako.

Elkargitik,eragiketen finantzazioa batetik eta aurreztaileei dirua itzuliko zaiela bestetik bermatzen dugu.Era berean, BEAZ foru sozietateak ziurtatuko du Berrikuntza Funtsaren bidez finantzatutako proiektuak lurraldeko enpresa txiki eta ertainen ikerketa eta garapenerako izango direla.

Anbizio handiagoa: 70 milioi berrikuntzarako

Bultzada berri honek asmo handiko helburuak ditu bigarren fasean. Funstaren zuzkidurari dagokionez: 70 milioi euro mobilizatu nahi ditu, lau urtean, gehienez ere. Helburua lehiakortasunean irabaztea da, berrikuntza enpresariala sustatuaz.

Aurrezteko, inbertitzeko eta finantzatzeko tresna horren lehen edizioaren balorazio positiboa egin ondoren, Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak honako hau adierazi du: «2018an, Bizkaiko Foru Aldundiak Europako Epe Luzeko Berrikuntza Funtsen (EELBF) ezaugarri tributarioak ezarri zituen. Administrazio aitzindaria gara tresna horren ezaugarriak eta zerga-tratamendua definitzen. Tresna horren helburua da enpresa-sarearen berrikuntza sustatzea eta herritarrek enpresa txiki eta ertainen berrikuntza-proiektuen finantzaketan parte har dezaten sustatzea.”

“Berrikuntza Funtsa aurreko funts homonimoaren bigarren belaunaldia da. Proiektu aitzindaria da berrikuntza teknologikoaren finantzaketan, Europako araugintzako tresna gisa, eta lurraldean familien aurrezkia enpresen finantza-beharrekin lotzea lortzen du. “, azpimarratu du Ramiro Martínez-Pardok, Solventis SGIIC enpresako presidenteak, banku-erakundeetako ordezkarien aurrean.

Zenón Vázquezek, Elkargiko zuzendari nagusiak, bestalde, honako hau azpimarratu du: “finantzaketa alternatiborako bide berritzaile bat aurkezten dugu gaur, enpresei beren iturriak dibertsifikatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko aukera emango diena, ingurune global eta aldakor honetan. Finantza-alderdia estrategikoa da enpresa-hazkunderako, eta helburu horrekin abiarazi genuen funts hori enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza teknologikoa bultzatzeko “.

Enpresen zerbitzurako lankidetza publiko-pribatua da.