Albisteak

ELKARGIk Lander Arteche sartu du bere Administrazio Kontseiluan

20/05/2022

ELKARGIko Administrazio Kontseiluak, bere azken bileran, Lander Arteche Eguía sartu berri du erakundeko kontseilari berri gisa, kooptazio bidez. Urrats berri bat Kontseilu horretako kideak eta egitura berritzeko. Azken Bazkideen Batzar Nagusian gobernantzaren hobekuntzan eta arauen betetzean aurrera egiteko onartutako agindua betetzen du erabaki honek.

Lander Arteche Eguía zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Grupo Artechen sartu aurretik, hainbat erantzukizun izan zituen, bai nazioarteko aholkularitza-enpresa baten zerga-arloan, bai New Yorken, Espainiako Kanpo Bankuaren (BEX) arrisku-eremuan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan zituen filial guztientzat. 1997tik aurrera Grupo Arteche taldean sartu zen, lege-, finantza- eta kudeaketa-kontrolari lotuta, bai sozietateena, bai Taldearena, CFO zelarik. Artecheren operazioen buru ere izan da Hego Amerika osoan. Gaur egun, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) lehendakariordea ere bada, eta CEBEKeko kontseilaria, Arteche Lantegi Elkartetik.

Josu Sánchez buru duen Kontseiluan eta Zenón Vázquez zuzendari nagusi duen erakundean sartzea datorren ekainaren 21ean Donostiako Kursaalean egingo den Bazkideen Batzar Nagusian berretsiko da.

Egun berean, ELKARGIk bere 32. enpresa-topaketa egingo du. Hitzordu hori ezinbestekoa da enpresa- eta finantza-egutegian, eta 2022an Enpresa Topaketa indartua izango da, pandemiaren eraginaren ondoren aurrez aurre egingo baita berriro.

 Egungo ekonomia bere eraldaketaren aurrean

Egungo ekonomia eraldaketaren aurrean” izenburupean, ELKARGIk fokua energiak, finantzek eta munduko merkataritzak aurrez aurre dituzten aldaketa handietan jarri ahal izango du. Pandemiaren eragina gainditutzat jotzen genuenean, egoera berriek bete-betean jotzen gaituzte. Zer jakin behar dute gure enpresek?


Helburu horrekin, gai horri erantzuten saiatuko diren 3 pertsona ezagun bilduko ditu Kursaalean, aurrez aurre, nazioarteko ezagutza eta ikuspegiekin. Antonio Brufau, Repsoleko presidentea, Anabel González, Munduko Merkataritza Erakundeko zuzendari nagusia eta Ricardo Mourinho-Félix, Europako Inbertsio Bankuko presidenteordea, izango dira topaketaren protagonistak. Topaketan 1200 kudeatzaile, finantza-profesional eta elkarte, organismo eta erakundeetako arduradun nagusi baino gehiago bilduko dira.