Berriak

Ez da hazteagatik haztea, buruarekin haztea baizik...
Horrela labur genezake, duela egun batzuk burutu genuen `Finantza Za...
Albisteak
22/03/2022
Elkargik hitzarmen bat sinatuko du 10 milioi euroko finantzaketa-lerro bat aktibatzeko, Ukrainako gerrak euskal enpresa txiki eta ertainei eragiten dizkien ondorioak arintzeko. Finantzen Euskal Institutuarekin hitzartutako lankidetza bat da, Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Europa eta estatu mailako neurriak arazo estrukturalagoak edo epe luzeagokoak konpontzeko dira, hala nola, denbora-esparru espezifiko berri bat argitaratzea edo energia-kostua jaistea aurreikusten dituzten neurriak.
Kreditu-lerro honen ezaugarriak honako hauek dira:
Hartzailea: ukrainar, errusiar edo bielorrusiar enpresak bazkide komertzial gisa mantentzen dituzten ETEak, horien jarduera eta transakzio ekonomikoak egungo gatazkaren eraginpean badaude.
Zenbatekoa: 50.000 €-tik 1M €-ra
Epea: 3 urte eta gabealdiko 1 urte
Interesa: Euribor 12 hilabete + % 1.25
Finantzazioa: epe laburreko/ertaineko zirkulatzailea, ordaintzeke dauden fakturak, egindako eskaeren aurrerakinak eta salmenta errepikariak. Hori guztia Errusiari, Bielorrusiari eta Ukrainari dagokienez.
Informazio gehiago: info@elkargi.es
Berriak
Ez da hazteagatik haztea, buruarekin haztea baizik...
Horrela labur genezake, duela egun batzuk burutu genuen `Finantza Za...
Berriak
Finantza-aukera guztiak FINANZAn
Enpresek eskura dituzten finantza-aukera guztiak ezagutu behar dituzte...
Berriak
Gerran
Urtea ez da ondo hasi profesional autonomoen kolektiboarentzat. Urtarrilar...