Uncategorized @eu
Finantzaketa-lerroa, Nafarroako Gobernuarekin bate...
Elkargik, Sodenarekin lankidetzan, hitzarmen bat sinatuko du Ukraniako ger...
Albisteak
21/12/2021
ELKARGIko zuzendari nagusia den Zenón Vazquez-ek, erakundea azken urteotan egiten ari den jarduera ildoa azaldu du, baita etorkizunean egin beharreko ibilbidea ere. Egungo testuingurua etengabe eta azkar aldatzen ari den egoera moduan deskribatu du, enpresa-proiektuak aurrera ateratzeko irtenbide berriak eskatzen dituena. Ildo horretan, Zenon-ek, Elkargik garatzen dituen produktu eta zerbitzu berriak azaldu ditu, hauek baloreak zabaltzeko finantza moduan aurkeztuz.
Hainbat funts publiko eta pribaturen lankidetzarako lana deskribatu du. Era berean, Europatik iritsitako enpresentzako finantzaketa-lerro bat azaldu du, hau, Europako Inbertsio Bankuarekin egindako akordio baten bidez lortu da eta finantzaketa dibertsifikatua emateko, proiektu gehiago aurrera atera ahal izateko ( enpresaren edo sektorearen tamaina edozein dela ere) eta epe luzerako finantza bidelagun izateko helburuz egin da.
Vazquezek digitalizazioaren eta jasangarritasunaren garrantzia aipatu du enpresentzako lehentasun gisa, eta egungo merkatuan tamaina eta lehiakortasuna handitzeko bidean lan egitearen garrantzia gogorarazi du. Ekintzailetza ekosistemari emandako bultzada ere goraipatu du, izan ere hainbat eragilerekin lankidetzan arituz, azken urtean, 12 milioi euroko proiektuak aurrera ateratzea ekarri bait du.
Hori guztia Iban Garateri zuzenean eskainitako elkarrizketan adierazi du, EITBko Egun on Euskadi saioan.
Uncategorized @eu
Finantzaketa-lerroa, Nafarroako Gobernuarekin bate...
Elkargik, Sodenarekin lankidetzan, hitzarmen bat sinatuko du Ukraniako ger...
Uncategorized @eu
Elkargik 4 urteko hazkundea sendotu du %20tik gora...
– 2022an Elkargik 455 milioi euroko zenbatekoa eta ia 3.700 eragiket...
Uncategorized @eu
Ukiezinen finantzaketa
Tasa negatiboen eta zor-erosketa masiboen artean, Christine Lagarde bu...