Albisteak

Laguntza-ibilbideetara iristeko erraztasuna

23/03/2023

Elkargik gure finantza-ibilbidean ezaugarri bat izan badu: gu ere “oso ETEetakoak garela” da. Horregatik, enpresa txiki ertainen 2023ko laguntza programaren mezua gurea egiten dugu, eta hura zabaltzen laguntzen dugu.

Ia 600 milioi euro dira, laguntzetan banatuta, batzuk itzuli beharrik gabe, dirulaguntzak eta finantzaketa-ibilgailuak. Ildo guztiak 12 eremu handitan multzokatuta daude, eta horien artean nabarmentzekoak dira teknologia, ekintzailetza, industria-garapena, trantsizio energetikoa, nazioartekotzea edo ekonomia zirkularra.

Baina asko dira eta, batzuetan, enpresak ez dira gai beren beharretarako konponbiderik egokienak zein diren bereizteko.

Harreman zuzena eta erraztasuna eskaintzeko asmoz, 50 enpresa baino gehiago bildu ditugu, Eusko Jaurlaritzako zuzendari teknikoekin batera egindako networking saio batean.

Ana Camacho Industria eta Trantsizio Energetikoko zuzendariak nabarmendu du programaren gehiengoak, eragin pizgarria duela. “Diruz lagundu daitezkeen ekintzak edo inbertsioak, indarrean dagoen edozein lerrotan eskaera aurkeztu ondoren gauzatu beharko dira”. Beste lerro batzuk, osagarri, baliagarri dira aurreko inbertsioak diruz laguntzeko.

Gehieneko ehunekoak eta gehieneko zenbatekoak dituzten lerroak, enpresen kostu zein inbertsioei zuzenduak eta, betiere, krisian dauden ETEei edo hazkunde- eta inbertsio-proiektuetan daudenei laguntzeko bokazioarekin publikatutakoak. Azken batean, industria bultzatzea dute helburu.

Leyre Madariagak, eraldaketa digitaleko eta ekintzailetzako zuzendariak gogorarazi du, 100 eragile pribatuk eta publikok baino gehiagok osatua dagoen ekosistema ekintzaile eta intraekintzaile oso baten konexioa hobetzeko helburuarekin lanean ari direla. Proiektu berriak bultzatzeko ezinbestekoak direnak. “Ibilbideen zale amorratuak gara”, hazteko bidea markatzen dugulako.

“Deitu, deitu eta deitu” sortzen zaizkizuen zalantzak argitzeko aipatu du, Maite Subiñasek, Basque Trade & Investment-en nazioartekotzeko enpresa-zerbitzuen arduradunak. Kanpoko merkatuen aurrean, gure aldetik ere lankidetza bilatzen dugu ezinbesteko tresna gisa.

Gauzatu, Bideratu, Zabaldu, Sakondu, Elkartu… euskarazko aditzak dira, eta  Ekintzaile, Eraldaketa, Industry, Digitala, Renove, `Kloud´ edota Bind 4.0 bezalako ezaugarriekin “matcheatu” ondoren,  neurrira egindako soluzio anitzak sortzea lortzen da. Horretaz guztiaz hitz egin dugu.

Informazioa osatu beharko bazenu, Elkargitik, dirulaguntzen gure arduraduna Ales Casanova zure esanetara dago edozein kontsulta argitzeko.

subvenciones@elkargi.es