Uncategorized @eu
Gobesa, familia-protokoloa eta gobernantza...
Protokolo bat izatea funtsezkoa izan da euren enpresa familia indartzeko....
Albisteak
17/11/2022
“Enpresa bakoitzak bere iragana eta kultura ditu, baina guztiak merkatu global berean mugitzen dira” horrela ohartarazi gaitu, Hub Advisory-ko Iñaki Azpiazu managing partner-ak mundua aldatzen ari zaigula.
“Aste honetan 8.000 milioi biztanle baino gehiago izatera iritsi gara, %37 erregimen autoritarioen pean. Biztanleria hori gero eta gehiago biltzen da 12 milioi biztanletik gorako megahirietan, laster 40 baino gehiago izango dira, eta munduko BPGaren % 60 dira”. Horrek guztiak eragina du ekoizpen-, banaketa- eta erosketa-prozesuetan, eta, beraz, gure enpresei eragiten die, haien tamaina edozein dela ere.
Lau belaunaldi bizi gara, profil eta lehentasun oso desberdinekin, historian inoiz ez bezalako garapen teknologikoko testuinguru batean: “adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa, dena aldatzen ari dira eta jarraitzeko gai ez garen abiaduran”, Azpiazuk dioenez.
Hala adierazi da gaur Elkargik, BIC Gipuzkoarekin eta SPRIrekin lankidetzan, barne-ekintzailetzari buruz antolatu duen jardunaldian. Bertan, 30 enpresa baino gehiago bidlu da eta denon ahotan gai bera zegoen: eraldaketa geopolitiko, teknologiko eta sozial sakon honen aurrean, nola egokitu eta biziraun dezakete enpresek, guztiek bereziak izanda?
Horregatik, Iñaki Azpiazuk esan du “enpresa-proiektu guztiek erne egon behar dutela gertatzen denaren aurrean”. Agian gaur dirua irabazten ari da, baina bere burua berrasmatzeko gaitasunik ez badu eta, hain zuzen ere, “hauxe da barne-ekintzailetza”, baliteke etorkizunik ez izatea.
Beste batzuek nola egin duten jakitea da bide horretatik ibiltzeko formularik onena. Horrela, Gerardo Oleak, Irurena Groupen CEO administrazioa & finantzak, azaldu duenez, “enpresaren lankidetzatik eta Mondragon Unibertsitatetik dibertsifikatzera” iritsi ziren, eta, hortik, «Robtrusion» delako startup-a sortzera iritzi dira: zurezko estaldurak egitetik beirazko profil kurbatuak fabrikatzera pasatuz. “Ontzigintzaren sektorean zentratu gara, prozesua industrializatzeko atarian gaude eta ontziolentzako balio-proposamen berria dugu”.
HRE Automotionen “izaera ekintzailea eta tamaina erabakigarriak” izan dira Esther Velasco CEOaren arabera, “saihesten zailenak diren kultura- eta barne-oztopoak saihesteko, baina argi geneukan berraurkitu behar genuela, datorrena aurreratzeko”. HRE ikuspegi berritzailearekin lan egitea da kontua, “gaurko bazkideak ez daudenean enpresa nolakoa izango den asmatzeko”.
Izaskun Alberdik, OBEkinematics-eko marketin eta salmenta zuzendariak, osatu ditu mintzaldiak, eta 3 gako nagusi azpimarratu ditu: “motibazioa, talentua eta intuizioa”. Dena galduta zegoela zirudienean, “kobazuloan geunden, argirik eta makinarik gabe, eta gure alemaniar jabetzarako garestiak eta urrunekoak ginen, eta gai izan ginen aldaketa kultural bat egiteko, buzo urdinetik bata zurira pasatzeko eta altzarien munduaz genuen ezagutza automobilgintzara transferitzek”o. Bide horretan, galde diezaiotela “Electrolux erraldoiari, alemaniarrek ikusi zuten berritzen bagenekiela ontzi-garbigailu belaunaldi berri bat sortzean”.
Horiek guztiek nabarmendu dute berrikuntzak ulertezintasunak sortu behar dituela, bestela ez baitago berritasunik, eta aurreratu egin behar dugu, etorkizunera begira jarri. Azpiazuk zioen bezala, kanpotik aldaketara bultzatzen bagaituzte, berandu gabiltza. Hortxe kokatu ditu, EJtik Leyre Madariagak, Up! Euskadi eta Barnekintzaile programak.
Hor, moldagarritasuna funtsezkoa da. Elkargin ere horrela bizi gara, enpresen neurrira egindako finantza-irtenbide berriak sortuz, lehiakortasun handiagoa eta negozio-aukera berriak emateko, zalantzazko mundu baten aurrean. Zenon Vazquez Irizar gure zuzendari nagusiak esan zuen bezala, “gure finantza-kultura hobetzea da gainditu gabe dugun ikasgaietako bat”, eta honek, enpresa-hazkunderako eta gizarte-ongizaterako aukera berriak irekiko dizkigu.
Biharko mundua gaur hartuko ditugun erabakien araberakoa izango da. Ez gaitzatela behartu eta aurrea har diezaiogun.
Uncategorized @eu
Gobesa, familia-protokoloa eta gobernantza...
Protokolo bat izatea funtsezkoa izan da euren enpresa familia indartzeko....
Berriak
Finantzaketa berria autonomoentzat, gehienez 20.00...
/*! elementor - v3.16.0 - 20...
Uncategorized @eu
Elkargik eta IBAIAk babesa areagotu dute
Akordio horri esker, et...