Albisteak

Kutxa eta enpresaren bizi-konstanteak

23/09/2022

Analista batzuek “ekonomia berri” gisa definitu dutenean gaude: oparotasunaren akabera, kosturik gabeko likideziaren amaiera zein lehengaien prezio merkeen desagertzearena. Eszenatoki makroekonomiko ziurgabea, dudarik gabe: gerra, kostu energetikoen nahiz prezioen gorakada eta inflazioa. Hau da, kosturik gabeko dirua eskuratzearena amaitu da eta horrek, gure enpresa ehunaren kostuen kontrolean eta marjinetan, zuzen-zuzenean eragiten du.

Testuinguru honetan, enpresek jakin behar dute zein garratzitsua den beraien kudeaketan, aldizkotasun handiarekin, ia egunero, euren prezioak errebisatzea. Kostuak kontratuetan indexatzea, erabaki bakoitzak bere eragina baitu, positiboa edo negatiboa, enpresaren emaitzetan. Hau, modu azkar eta arinean egin beharko lukete, euren lehiakortasuna mantentzeko abiapuntu gisa.

Halere, CEPYME erakundeko Berankortasunari buruzko Behatokiaren azken txostenak, oso agerian uzten du, enpresek ez dutela beraien kostuen gorakada ekoiztutako produktuaren salmenta preziora eramaten. Honek marjinean eragin du noski, eta baita enpresen diruzaintzan.

Aipatu txostenak ere azpimarratzen duenez, Estatu osoan berankortasunak gora egin du, enpresek arteko bataz-besteko ordaiketa epeak luzatu egin direla 84 egunetara, iritsi arte. Nahiz eta, legeari erreparatuz gero, gehienez 60 egunetako epea egon. Eta noski, denbora luzez fakturak kobratu gabe egoteak horren ere enpresaren kaudimenean du eragina eta okerragora joanez, proiektuaren bideragarritasuna ere zalantzan jar lezake.

Bada konpondidea baina ez dago denbora galtzerik. Gaur egun, finantza planifikazio egokia egitea ezinbestekoa da, gure enpresa proiektu guztien bizirapena bermatu nahi badugu. Eta horretarako finantza arduradun guztiek jakin behar dute, aurrea hartzea ezinbestekoa dena.

Proiektu guztiak dirua irabazteko jaiotzen dira. Horrela ez bada, hil zorian leudeke. Eta horrexegatik da hain garrantzitsua, euren `kutxan´ fokoa jartzea. Diruzaintzan edo altxortegia. Hor dagoena, enpresaren bizi-konstanteak direlako.

Diruzaintza plan egokia badugu, eszenatoki ezberdinetara egokituko dena eta likidezia zein zirkulatzailea behar bezala kudeatuko dituena, gure enpresaren etorkizunean lanean arituko gara.

Finantza-fluxuak eta zirkulatzailea zain ditzagun, ezezaguna den finantzatzailea baita.

Diruzaintzari buruzko informazio gehiago