Albisteak

Lehiakortasunean irabazteko aukera gehiago

28/11/2022

Enpresek eskura dituzten finantza-aukera guztiak ezagutu behar dituzte, lehiakortasuna hobetzeko. Egunetik egunera garrantzitsuagoa da, inbertsio- eta hedapen-proiektuak finantzatzeko irtenbide guztiak ezagutzea.

Finantza laguntza egonkorrik gabe ez dago hazkunde posiblerik.

4. zikloan #FINANTZA foroan, finantza-eragile nagusiak bildu berri ditugu. Javier Hernani, BMEko CEOa, José García Casteleiro Corporate & Investment Banking BBVA Espainia eta Zenón Vázquez gure zuzendari nagusiaren arteko elkarrizketa egin dugu, eta mahai-ingurua antolatu berri dugu, Julio Díaz de Alda kazetaria moderatzaile zutela. Jardunaldi hau Donostiako gure egoitzan antolatu da, eta 70 enpresa baino gehiagok hartu dute parte bertan, baita gure presidente Josu Sanchez Alvarezek eta Gipuzkoako Garapen Ekonomikoko diputatu Jabier Larrañagak ere.

Finantza-dibertsifikazioak ahulezia sahiestea eragiten die enpresei. Finantza-erakundeak funtsezkoak dira eta, horiekin batera, enpresek beste iturri alternatibo asko ezagutu behar dituzte, aukera gisa.

FINANZA, zure finantza elkargunea, by #Elkargi & El Diario Vasco/EL CORREO


Informazio gehiago www.finanza.eus