Berriak
2024ko geopolitikaren aurrean, finantza-irtenbide ...
Munduko panoramak aldaketa sakona erakusten du duela urte batzuekiko. ...
Albisteak
23/07/2021
Lehen lehendakariordeak, Ángel Gurría, Ignacio S. Galán eta José Ignacio Goirigolzarrirekin batera, Donostiako Kursaaleko 31. Enpresa Topaketan hartu du parte.
Nadia Calviñok, Gobernuko lehen lehendakariorde eta Ekonomia Gaietarako eta Trantsizio Digitalerako ministro denak, hazkunde ekonomikoko mezu bat plazaratu du, Europako funtsen etorrerak bultzatua, “herrialde-plan bat” sortzeko. Alde horretatik, Calviñok nabarmendu du enpresa dinamikoenak bultzatzeko eta lurraldeen arteko desberdintasunak eta desorekak murrizteko aukera emango dutela. Halaber, “trantsizio ekologikoak eta digitalak, elkarrekin ibili behar dute, gaur egungo aukera handi gisa” eta horrek dakarren erronka azpimarratu du.
Angel Gurriak ere parte hartu du gure enpresa topaketan. Duela gutxi arte OCDEko idazkari nagusia izan denak, aparteko garaiak bizi ditugula azpimarratu du: ekonomiaren susperraldia modu desberdinean gertatzen da lurraldeen artean, eta horregatik, gure kasuan eta Next EU funtsen kudeaketan, “ikuspegi periferikoa beharko dela” gogorarazi du, kohesio handiagoa lortzeko. Bestalde, Ignacio S. Galán Iberdrolako lehendakariak gogorarazi du energia-trantsizioa indarberritzeko aukera handia dela; sistema hori “hornidura-segurtasunean, lehiakortasun ekonomikoan eta ingurumen-iraunkortasunean oinarritzen ari garen “energia-dileman” asmatu behar dela. José Ignacio Goirigolzarri CaixaBankeko lehendakariak azaldu duenez, Europako funtsak “gure ekonomiaren ahultasunei aurre egiteko aukera” dira.
Finantzaketa, Digitalizazioa eta Jasangarritasuna dira ELKARGIren Enpresa Topaketak aurten landu dituen gai nagusiak. Topaketa Donostiako Kursaalean izan zen, uztailaren 15ean. 300 lagun bertaratu ziren, Covid araudia errespetatuz, eta, online, 600 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak itxi zuen ekitaldia.
Berriak
2024ko geopolitikaren aurrean, finantza-irtenbide ...
Munduko panoramak aldaketa sakona erakusten du duela urte batzuekiko. ...
Berriak
Negozioetarako usaimena: autonomo profila
Badator urte amaiera. Berri baten hasiera. Mahai baten inguruk...
Berriak
“Zientziaren hirian” ekiteko finantzaketa<...
Inork ez du zalantzan jartzen Donostia paisaia, gastronomia eta kultur...