Albisteak

Nafarroako enpresa-ehunaren finantzaketa hobetzen dugu

09/12/2021

Elkargik Nafarroako Gobernuarekin egin duen akordioari esker, Nafarroako enpresa-ehunaren finantzaketarako sarbidea hobetu du 2021 honetan. Lankidetza horri esker, I+G+bko proiektuen garapena erraztu zaie S3ko sektore estrategikoetako eta gizarte-ekonomiako enpresa guztietako autonomoei, enpresa txiki eta ertainei eta ekintzaileei.

Elkargi eta Nafarroako Gobernuak, Sodenaren bitartez, enpresa-ehunaren finantziaziorako sarbidea hobetu duen finantzaketa programa hau bultzatu du. Foru Gobernuak egindako 130.000 euroko ekarpenari esker, eta Elkargiren kaudimenari mesede egin diona, Elkargik Erkidegoko enpresei maileguak ematea bultzatu du.

2016an sortu eta urtero berretsi den hitzarmen hau sinatzen hasi zenetik, proiektu asko izan dira Elkargiko laguntza jaso dutenak. Izan ere, finantzaketarako sarbide puntu horretan frogatu da Elkargik duen eraginkortasuna finantza aliatu gisa eta lankidetza publiko-pribaturako tresna gisa.