Gipuzkoa 2022ko zerga-aldaketei buruzko informazio-saioa
04/05/2022
Elkargik Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera webinar bat antolatu dugu, eta 150 profesoinalak baino gehiagok eman dute izena. Saio honetan, Gipuzkoan berriki onartu diren hainbat zerga-berritasun aztertu dira labur-labur.
Jorratutako gaien artean, enpresen eta enpresaburuen jardun orokorrerako eragin esanguratsua izango dutenak daude: Ondarearen gaineko Zergako partaidetzen salbuespenaren irismenean gerora sortutako ondaretasuna, Ondare-sozietateen araubidea lotutako enpresen eremuan, erreserben tratamendua sozietateen gaineko zergan eta enpresak kapitalizatzeko neurriak, talentua erakartzea, etab.
Webinarrean Irune Yarza eta Yolanda Domínguez izan dira Foru Aldunditik, eta
Alex Linazisoro eta Mikel Alberdi ELKARGItik.