Oso pozik gaude emaitzekin

José Ángel Ibeas


1984an sortua, SENA, S.A. elikadurarako plastikozko ontziak fabrikatzen dituen enpresa da. Punta-puntako garapena du arlo guztietan, eta arreta bere produktuetarako araudiak betetzean jartzen du, bezeroen beharrak asetzen dituen kalitate zorrotza eskaintzen baitute.

Proiektua

Elkargirekin duen harremana aspaldikoa da, instalazio berrien finantzaketan parte hartu zutelarik. Instalazio horietan, jasangarritasuna hobetzeko proiektu bat gauzatu da, enpresaren produkzio-prozesuei egiten zaien ekarpen energetikoan. Erabakiak hartzeko kudeaketa hobe bati begira, Elkargiren aholkularitza-zerbitzura jo du, besteak beste enpresaren balorazioa gauzatzeko.

Gure ekarpena

Gure aholkularitza-zerbitzuaren bidez, SENA, S.A.k zehatz-mehatz ezagutzen du negozioaren balio-tartea, erabaki estrategikoak zuzen hartzea ahalbidetuz.