Albisteak

BAT Tower: ekintzailetza sustatzeko kontzeptu berri bat

20/12/2022

Bereiztea eta ez ulertzea ezinbesteko osagaiak dira proiektu ekintzaileetan.

Ekintzailetzak bereizketa izan behar du oinarri. Orain arte ezezagunak ziren irtenbideak sortzea eta merkaturatzea. Gainera, berritzaileak izan daitezen, ingurunean ulertezintasuna sortu beharko dute. Behin baino gehiagotan partekatu dugun bezala, “errealitate” berrien sorreran ulertezintasuna eragiten ez badugu, esan nahiko du ez dagoela nahikoa berritasun. Ez dago berrikuntzarik.

Bizi ditugun aldaketa global zorabiagarrien aurrean, lidergoa eta determinazioa behar dira, beharrezko ikuspegiarekin, “sortzeko eta aldatzeko” gai izateko, eta “ez indarrez aldatuak izateko”. Azken horrek argi eta garbi adierazten du berandu gabiltzala.

Hala ere, proiektu ekintzaile gehienek espazio egokiaren beharra dute, eta, batez ere, eratzeko, hazteko eta sendotzeko beharrezkoa den finantza-egitura. Badirudi ekitea erraza dena. Horri eustea eta arrakastatsua eta errentagarria izatea, zailagoa da ordea.

Aurten BAT Towerren inaugurazioa izan da. Bizkaiko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa, ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta talentuaren `Hub´ gisa eratu zena. Startup, korporazio, zentro teknologiko eta finantza-erakundeen artean atxikitako 220 erakundek baino gehiagok berrikuntzaren zerbitzura dagoen komunitate bat osatzen dugu bertan, Elkargi barne, hazteko leku ‘estrategiko’ batean.

B Accelerator Tower-ek, bere diseinuan, agenteen arteko konexioak errazten ditu proba pilotuen, talentu-konexioaren, matchmaking-programen edo inbertsioa eta finantzaketa bilatzeko aholkularitzaren bidez. Finantzaketa egonkorrik gabe, ez baitago hazkunde posiblerik.

Horregatik, BAT Tower-en zazpigarren solairuan kokatu garenetik, ekosistema ekintzailean espezializatutako gure finantza-kudeatzaileak, Iñigo Borde, networking saio desberdinak izan ditu ekintzaileekin eta startup-ekin.

Entzute aktiboa eta ezagutza-trukea, hazteko eta proiektu horiek hurrengo mailara eramateko behar diren finantza-baliabideak lortzeko. Proiektu horiek valley of death edo “heriotzaren haranean” gera ez daitezen. Beharrezko hasierako kapitalaren sarreraren eta diru-sarrerak sortzeko gaitasunaren arteko denbora-tarte horretan galdu ez daitezen.


Negozio-plan finantzario egokia izatea erabakigarria izango da. Zure esanetara gaituzu, BAT Tower-eko zazpigarren solairuan. Elkarrekin, urrutira iritsiko gara. Elkargi, zurekin `BAT eginik.