Berriak
Inmedical Therapeutics-ek 800.00€-ko erronda itxi ...
Elkargi lidera la ronda de 800.000€ de Inmedical Therapeutics, la ...
Albisteak
22/06/2021
ELKARGIk gaur bere bazkideen Batzar Nagusia burutu du, bigarren urtez jarraian modu telematikoan. Bere enpresen aurrean, 2020 urtean egindako kudeaketa nabarmendu du. Izan ere, Josu Sánchez presidente gisa eta Zenón Vázquezen, zuzendaritza nagusiarekin, ELKARGI 2020ean bere jarduera hirukoiztu zuelako, enpresa eta autonomoentzat 948 milioi euro finantzazioan eman zuelarik. Era berean, epealdi horretan eta modu jarraituan, bere transformazio prozesuari bultzada eman dio, soluzio finantzario berriak sortuaz eta erabaki estrategikoekin, enpresen alde egiten duen lanean bere balio finantzarioa handitzeko helburuarekin.
2020 urtea eta Covid-19aren eraginez, ezhoikoa izan zen eta berariaz, ELKARGIren kudeaketa eta jarduera finantzarioan. Honela Zenón Vázquez lidergotzarekin eta administrazio ezberdinekin batera (batez ere Eusko Jaurlaritza) lankidetza publiko-pribatua sustatuaz, eta hilabete gutxitan, ia 750 milio euroko likidezia merkatuan jartzeko gaitasuna erakutsi zuen. Covid maileguak guztiak ere, 9000 enpresa proiektuentzat. Neurri honi esker, 150.000 enpleguri sostengua eman zitzaion. Orduan onuradunak enpresa eta autonomoak izan ziren; Alarma Estatuaren aurrean eta jarduera enpresarialaren erabateko erortzearen aurrean, likidezia beharrari, alegia euren presazkoena zen beharrari, erantzuna emanaz.
Datu hauek, maila handi batean egungo egoerara ekarri gaituen krisialdiraren hasieran eman zirenak, Josu Sánchez presidentearen nahiz Zenón Vázquez zuzendari nagusiaren kudeaketa txostenen ardatz izan dira, gaur, Bazkideen Batzarraren aurrean aurkezturikoak, hain zuzen.
“Krisialdi sanitarioa, krisi ekonomiko eta finantzarioan bihurtuta, iniziatiba hartzera eraman gintuen, eta horrela, milaka enpresa proiekturi babesa eta irtenbidea eman behar genuela ikusi genuen”, azpimarratu du Josu Sánchezek. Horrela, “Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta beste erakunde ezberdinekin lankidetzan, autonomoek eta enpresek behar zuten likidezia ematera iritsi ginen. Baita, modu azkar eta eraginkorrean egitera ere”.
Josu Sánchezen hitzetan, krisildi honek “arriskuak gutxien espero ditugunean azaldu daitezkeela erakutsi digu. Enpresari zein autonomoei erakutsi digu ere, edozein erronkari aurre egiteko prest egon behar garela, nahiz eta oso nekez gerta dakigukeen erronka izan”.
Sánchezek gaineratu du, gaur, “txertoa eta txertaketa dira ekonomian tendentzia aldatzeko aldagai ezinbestekoak. Krisialdi sanitario eta ekonomikoaren `bukle-kaltegarritik´ ateratzeko lehen neurria, dudarik gabe”. Orain urratsak neurri horretan ematen ari diren neurrian, “aurtengo 2021ean ekonomia kontsolidatuko denarekin konfiantza dugu”.
Horregatik, ELKARGI bezala, gaineratu du “gure aholkularitza eta finantza trebakuntza sustatu eta balioan jartzeko erabaki irmoa hartu dugu. Gure ahalmen finantzarioa bultzatzearekin batera, hauxe da enpresek eskatzen digutena: beraien alboan egotea, zerbitzu berriekin, kapitalean sartzen, kontrolaren kudeaketan edota atzerriko merkatuetan nazioarteko finantzazioarekin bidelagun izaten, zein METIX sozietatearen bidez, estalduren gestioa egiten:interesa-tasa, kanbioa edota lehengaien prezioekin laguntzen”. Bukatzeko gaineratu du, ELKARGI Madrilen finatzazioa burutzen hasi dela eta erakunde zein enpresen aldetik, erantzun positiboa jaso dutela.
JARDUERA FINANTZARIO SUTSUA, ENPRESEN ZERBITZURA
ELKARGIk aurreko ekitaldian zehar, 948 milioi eurotan finantzazioa ahalbideratu zuen, 2019ko urtearekin alderatuta bere jarduera hirukoiztu baino gehiago egin zuelarik, 300 milio eurotan urtea itxi eta gero. Nabaria noski, likidezian eta covid maileguen bidez, merkaturatu zituen ia 750 milioi euroak, enpresa eta autonomoei zuzendurikoak. Hori guztia, baliagarri izan zelarik 9000 enpresa proiektuentzat eta 150.000 enpleguri sostengua emateko.
Zentzu honetan ELKARGIk egindako lan nabaria azaltzen duen beste datu aipagarria da, bere bazkide kopurua 6100 bazkide berrietan handitu izanarena. 2019an urtea 15.600 bazkiderekin amaitu eta gero, 2020. Urtea bukatzerakoan 21.736 enpresa/autonomo ziren ELKARGIko bazkide.
Iazko martxoan, alarma estatuarekin eta ziurgabetasuna nagusi zenean, zerbait egin beharra zegoen. Zentzu honetan, Zenón Vázquezek gogoratu du, “bai gu, Elkargi gisa, zein beste administrazio ezberdinak ere, azkar ibili ginen likideziarekin enpresa hauei guztiei eskatzen ari ziren erantzuna emateko. Behar zutena hori zen eta Elkargi gisa, ezin genien huts egin”.
Une hauetan, Eusko Jaurlaritza, edota Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, ELKARGI maileguen epeak luzateko 5200 eskaera baino gehiago kudeatzen ari da, 530 milio euroko zenbatekoan (iaz sinatu zenaren %70 inguru). Honela, 2020ean sinatu ziren operazio horiek guztiak, gabeladia eta epe muga luzatzeko aukera izango dute orain.“Maileguak itzultzeari begira hiru urte irabazten dituzte” gaineratu du Zenón Vázquezek. Hemen ere, “epeak erabakiorrak dira eta betebehar legalei erantzuna emateko, eskari guztiari ahal bezain azkar erantzuten saiatzen ari gara. Honela araua publikatu zenetik hilabete luze eskas igaro denean, ELKARGIk 4600 operazio onartu ditu, ia 500 milioi eurorengatik. Osotasunetik %93a gutxi-asko”.
Maileguen epeak luzatzeko lan eta prozesu honekin batera, Zenón Vázquezek gogoratu du ELKARGIk jarraitzen duela enpresen finantzazio beharrei erantzuna ematen. Honela, “urteko lehen lauhilekoan, 115 milioi eurotan finantzazioa eman dugu”.
TRANSFORMAZIOA EKINTZEKIN ETA SOLUZIO BERRIEKIN
Batzar Nagusian ere aipaturik geratu da, erakundearen transformazioari bultzada emateko Zenón Vázquezen zuzendaritzak eta lidergotzak bi urte bete dituela. Honela, presidenteak esandakoarekin bat, Vázquezek ere gogoratu du “aholkularitza zerbitzua indartzen jarraitzen dugula, enpresek horrela eskatzen digutelako: kostuen krontola, diruzaintza edo corporate, edozein enpresarentzat erabakiorrak dira”. Era berean, familia-enpresa ugari duen gurea bezalako lurralde batean, bere eboluzioa zein profesionalizazioan laguntzeko ere indarrak biderkatu ditugu, duen garrantziaz jakitun. Hurrengo krisialdiak hobeto prestatuak ´harrapatu´ behar gaitu, finantzen ikuspegitik profesionalizatuagoak”.
Ibilbide honetan, bere Administrazio Kontseiluak onartuta, bere azken berrikuntzetako bat da ELKARGI gisa, enpresen partizipazioetan inbertsioak egitea onartu duela, aurretiaz indarrean zituen errentagarritasun politiken barruan. “ELKARGIn garbi dugu kapitala epe luzeenera begirako finantzazioa dela eta gure talaiatik, enpresa askori laguntzeko paradan gaudela uste dugu: bide lagun hoberenak bilatzeko, proiektuak indartu asmoz”, aipatu du Josu Sánchez presidenteak. Honela ELKARGIk inbertsoreen eta finantzarien ekosistema lokala sendotu nahi du.
Sánchezen iritziz, “berriki azaldu bezala, kotizatzen ez duten enpresetan inbertitzeaz ari gara, bideragarriak izan daitezkeen proiektuetan, hirugarrengo agente/inbertsoreen aurrean, `aingura´ gisa proiektatzeko”. Honela, gaineratu du, “inbertsoreen eta finatzarien ekosistema sendotzen lagundu nahi dugu; enpresa txiki zein ertainen finkatze eta errotzeari bultzada ematearekin batera” gaineratu du.
DIGITALIZAZIOA
Era berean, ELKARGI bere prozesuen digitalizazioa burutzen ari da, enpresen eskari eta beharrei, geroz eta azkarrago eta garantia gehiagorekin erantzuteko.
Ez hori bakarrik, TicketBai proiektuaren inguruan eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren neurri fiskalei begira, enpresa zein autonomoen eskura online plataforma bat jarri du. Ogasunek homologatutako plataforma, fakturak, kontabilitatea edota zergak online kudeatzeko aukera erraza eskaintzen duena eta kostu oso baxuan. Aukera berri hau, ELKARGIk berriki agente ezberdinekin hartu dituen akordioen barruan dago.
ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN BERRIZTATZEA
Bukatzeko, gaurko Batzar Nagusian ere, gobernantza neurri ezberdinak hartu dira, Administrazio Kontseiluaren egituran ere aldaketak dakartzatenak. 17 kidez osaturik, gaur bere kide batzuk berritu egin dira.
Horrela, Eduardo Junquera (presidente ordea) eta Lourdes Moreno (Bolueta Engineering Group), erakundeko kontseilari gisa euren epea amaitu dute. Bestetik, Susana Quiñones ekintzailea erakundeko órgano goren honetara gaineratuko da, ELKARGIko kontseilaria izendatu ondoren. Kontseiluko aldaketa hauek, aurrerago ere mantenduko dira, berriztatze osoa eman arte.
Berriak
Inmedical Therapeutics-ek 800.00€-ko erronda itxi ...
Elkargi lidera la ronda de 800.000€ de Inmedical Therapeutics, la ...
Berriak
BAT Tower: ekintzailetza sustatzeko kontze...
Bereiztea eta ez ulertzea ezinbesteko osagaiak dira proiektu ekintzail...
Berriak
Negozioetarako usaimena: autonomo profila
Badator urte amaiera. Berri baten hasiera. Mahai baten inguruk...