Albisteak

Ez da hazteagatik haztea, buruarekin haztea baizik 

26/03/2024

Horrela labur genezake, duela egun batzuk burutu genuen  `Finantza Zaitez´ ekimenean partekatu genituen irakaspen guztiak. Mugikortasunan liderrak eta disruptiboak diren proiektuak bildu genituen, start up baten bidaiaren etapak ezagutzeko… 
 
Bidaia liluragarria beti ere, ideia batekin hasten dena, early stage izan eta eta arrakastaz zein irakaspenez betetako ibilbide baten ondoren, Unicornio batean amaitzen dena. Proiektu guztiek horrelakoak izan behar al dute? Horixe ere ikasi genuen, ez dela nahitaez horrela izan behar. 

 
Naiara López eta Iñigo Borde Elkargiko finantza kudeatzaile eta ekintzailetza arduradunek gaurko mugikortasunean jarri zuten arreta. Vicente Pascual, Cabify; Mikel Peral, Epowerlabs eta Taxicoinetik, Pablo Gaztelu gonbidatuaz. 

Etorkizuneko mugikortasunaz hitz egitea, fase desberdinetako proiektuekin, “komunitate ekintzailea mugitzeko modurik onena” zen, esan zuten eta bete-betean asmatu zuten. 60 ekintzaile eta start up baino gehiagok erantzun zuten, partekatzeko gogoz. 

 
Denak bildu ginen BAT Tower eraikineko Community Kitchen gunean. Handik, Vicente Pascualek, Cabifyren sortzaileetako batek, mugikortasunaren sektoreak bizi duen bilakaera teknologikoari buruzko “ibilbide berezia” egin zuen. “Cabifyko bidea” ere deskribatu zuen, hainbat herrialdetako hiri-mugikortasunaren player handia bihurtu arte. 

Oso argia izan zen: “Ez dago porrotik, ikaskuntzak baizik. Ez zaio berrikuntzari utzi behar, baina buruarekin eta negozio-plan sendo bateri lerrokatuta egin behar da”. Aurreratu zigunez, “hiri-mugikortasunaren etorkizuna elektrifikazioa eta deskarbonizazioa dira. Mugikortasuna iraunkorra ez bada, ez da mugikortasunik egongo, eta ez da etorkizunik izango. Teknologia funtsezkoa da etorkizuneko garraiorako eta mugikortasun iraunkorrerako aldaketa hori egiteko”. 

 
Hor dago Epowerlabs, berrikuntzari eta ingeniaritzari esker, bere CEO Mikel Peralek azpimarratu zuen bezala, “mugikortasun elektrikoaren eta energia berdearen sorreraren aldeko apustua egiten dugu”. Eta hasierako fasean start up-a ezagutzeko, Naiara eta Iñigok Taxicoin gonbidatu zuten mugikortasunean. Taxiaren moduko sektore heldu bat digitalizatzeko asmatu den tresna, Pablo Gaztelu fundatzaileetako batek azaldu zuen bezala, “bere irudia modernizatzeaz gain, VTCekin lehiatu ahal izateko”. 

 
Galderak, zalantzak, eta #Afterwork atseginaz gozatu genuen. Musika, janaria eta edari pixka batekin ere, ondorio bikoitza ateratzeko balio izan zigutenak. 

  
Elkargiren pentsaerarekin bat, baita Naiara Lópezek eta Iñigo Bordek eskaintzen duten laguntzaren ildotik, guztiok atera genuen lehen ondorioa hauxe izan zen: “ez da hazteagatik haztea. Buruarekin eta partner egokiak aurkituz egin behar da”, Vicente Pascualek azpimarratu zuen modura. Eta bigarrena, denok atera ginen berriro elkartzeko gogoz, hurrengo `Finantza Zaitez – Financiate´ by Elkargi batean.