Albisteak

Datuetan oinarritutako finantzaketaren erradiografia

20/04/2023

Datuetan oinarritutako estatistika deskribatzailea oso baliagarria izan daiteke ekonomia behatzeko eta aztertzeko. Denboraren ikuspegitik zabalduta, gainera, joera marraztu eta markatzen du. Horixe da, hain zuzen ere, CESGAR gure elkarteak argitaratu berri duen `Espainiako ETEen Finantzaketa´ izeneko XII. txostenaren indarguneetako bat.


Jarduera-sektore guztiak barne hartzen dituen eta kolektibo autonomoa barne hartzen duen mota horretako txosten bakarra da, eta bertan ondorioztatzen denez, “2022an bi milioi” enpresa-proiektuk “baino gehiagok finantzaketa behar izan zuten”.


Aipatu finantzeketa modu aktiboan bilatu duten edo ez bazter utzita, ETE guztien % 56 dira. Datu horrek nabarmen gainditzen du pandemia aurreko garaian finantzaketa “behar izan” zuten ETEen bolumena (% 34,8). Horregatik, geure buruari galdetu beharko genioke: zein dira arrazoiak? Zer finantzaketa-mota eskatu da eta zertarako?


Enpresa txiki eta ertainen % 22,1ek dio “errekuperazio finantzario eta ekonomikoko egoeran” dagoela, baina ehuneko hori baino nabarmen handiagoa da, % 36,5ek, alegia, diotenak, “haien egoerak okerrera egin duela” 2021ean. Gainera, horietatik “188.800 enpresa kalteberatzat jotzen dira”.


Datu horiek baieztatzen dutenez, “nahiz eta hazkunde-aurreikuspenak pandemiaren aurreko egoeraren antzeko mailetan daude”n, handitu egiten da “fakturazioak behera egingo duela” uste duten enpresen pisua ere. Estatu osorako datu agregatuak dira, baina joera markatzen dute. Zaurgarritasuna dago.


Horregatik, ez da harritzekoa ETEek finantza-produktuen erabilera oso handia izan izana aldi horretan. Maileguak eta banku-kredituak, merkataritza-kreditua… eta, hein handi batean, ia lautik hirutan, finantzaketaren xedea zirkulatzailearentzat izan da. Urrakortasuna handitzen da, inbertsiorik ez badago.


Kontua ez da hor geratzen, “nabarmen jaitsi delako” (12 puntu) finantzaketa erraz eskuratu dutela dioten enpresa txiki eta ertainen kopurua (% 50,8). Neurri batean, era berean, EBZren moneta-politikaren aldaketaren ondorioz. Izan ere, 3tik 1ek finantzaketaren kostua nabarmentzen dute “oztoporik garrantzitsuentzat”.


Puntu horretan, txosten horrek ondorioztatzen du banku-finantzaketarako sarbide-murrizketa handiagoak dauden egoera baten aurrean, enpresa guztiek onartzen dituztela. Elkargi bezalako garantia erakundeei lotutako onurak.

Espainia osoko datu agregatuak dira. Elkargin lantzen ditugun eragin-eremuetako datuak (Euskadi, Madril, Nafarroako Foru Erkidegoa, Kantabria eta Aragoi, batez ere) oso bestelakoak izan daitezke.

Nolanahi ere, finantzaketa eskuratzeko eskaintzen dugun balio erantsia da aldatzen ez dena. Baldintzak hobetzen ditugu kostuari eta epeari dagokienez, zenbateko handiagoak lortzeko aukera eskaintzen dugu, edo, are gehiago, beste finantzaketa-iturri batzuk eskuratzeko aukera. Finantza dibertsifikazioa, enpresa-lehiakortasunaren iturri gisa.