Uncategorized @eu

Elkargik 4 urteko hazkundea sendotu du %20tik gora...
– 2022an Elkargik 455 milioi euroko zenbatekoa eta ia 3.700 eragiket...
Albisteak
23/05/2025
Tokiko Ekonomia eta Enpleguko zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bidez, eta Elkargik beren lankidetza hitzarmena berritu dute, abantaila berriak gehituta, tokiko enpresa ekosistema sendotzen jarraitzeko, Abalen Funtsa bezalako tresnak garatuz. Hazkunde ahalmen handiko berrikuntzako proiektuak –Donostiako Sustapenaren zerbitzu eta programen onuradun diren enpresa eta startupenak– finantzatzeko bidea ematen du programak.
Hitzarmena berritzeak barnean hartzen ditu programako hobekuntza garrantzitsuak. Adibidez, udal sozietateak bikoiztu egingo du bere ekarpen ekonomikoa, 280.000 euroraino. Horrela, areagotu egingo du abal bidez bermatutako operazioen bolumen osoa, eta horrek hiriaren ekosistema dinamikoago eta lehiakorragoa ekarriko du.
Abal bidez bermatzeko operazioen sorta ere handitu da, hala nola aktibo finkoak erostea, funtsak eskuratzea, transformazio digitala edo jasangarritasunerakoa; edo proiektuaren balizko hedapena edo nazioartekotzea. Era berean, abala, 30.000 eurotik aurrera gehieneko mugarik gabe, maileguak eskatzeko, dirulaguntzen aurrerakina emateko edo lizitazioetarako abal tekniko gisa erabili ahal izango da.
Hitzarmena berritzean, Ane Oyarbidek, Tokiko Ekonomia eta Enpleguaren zinegotziak, adierazi du “Abalen Funtsa Donostiako Sustapenaren apustua da, hain zuzen, hirian berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko eragile erreferentzial bihurtzeko apustua. Elkargirekiko hitzarmena berritzeak sendotu egiten du ekintzailetza proiektu berritzaileak bultzatu eta finkatzeko estrategikoa den finantza tresna”.
Rakel Martin Elkargiko Gipuzkoako zuzendariak azpimarratu duenez, “Elkargik, enpresen finantza-erakundea den aldetik, proiektu berriak sortzen laguntzen jarraitzen du. Lankidetza publiko-pribatu honek ekosistema ekintzailea bultzatzen laguntzen du, eta finantzaketa adimentsu eta pertsonalizatuarekin egiten dugu. Horretarako, gure hurbiltasuna eta proiektuei buruzko benetako ezagutza erabakigarriak dira “.
Gainera, Martinek ekosistema horrekiko elkarlanaren ibilbide luzea azpimarratu du, baita Elkargi espiritua ere, “proiektu bakoitzaren benetako beharra ulertzeko eta finantzaketarekin batera, neurrira egindako laguntza eskaintzeko”.
Abalen Funtsak guztira 1.435.000 euroko proiektu berritzaileak finantzatzeko aukera eman du azken 3 urteetan. 2022az geroztik, operazioko batez besteko tiketa % 35 hazi da, batez beste 90.000 euroraino; eta azken ekitaldian, onartutako proiektuetara bideratutako laguntza 555.000 euro izan da.
Azken urteotan, onartutako proiektuen zati handiena ezagutza handiko enpresak izan dira, batez ere Industria 4.0ri lotutako zerbitzu aurreratuekin eta biozientziekin zerikusia dutenak. Izan ere, Donostiako Sustapenak bi sektore horietan garatzen du ekintzailetza berritzaileari laguntzeko eta ekintzailetza hori bultzatzeko estrategia.
Programak aukera ematen die startupei, bai beren hasierako faseetan, bai fase aurreratuagoetan garatzeko behar duten kapitala lortzeko, merkatuan modu egokian finkatzeko bidea emanez. Donostiako Sustapenak hautatuko ekimenak Elkargira bideratzen dira, balorazioa egin ondoren Abalen Funtsaren bidez laguntza jaso dezaten.
2024an, Donostiako Sustapenak 2,1 milioi euro inbertitu zuen ekintzailetza sustatzeko programa eta laguntzetan eta ekintzailetzako 229 proiektuz arduratu zen, horien % 60 ekimen berritzaileak eta teknologian oinarritutakoak izanik. Apustu horren ardatza, zalantzarik gabe, EKINN –Donostiako berrikuntza eta ekintzailetza nodoa– irekitzea izan zen.
6 milioi eurotik gorako aurrekontua duen 2025eko Berrikuntza Planaren ardatz nagusietako bat Donostia ekintzailetza berritzailearen hub gisa sendotzea da, eta 2,09 milioi euro bideratzen da horretarako. Helburua proiektu berritzaileen kopurua areagotzea da, ekosistemako eragileak dinamizatuz eta hiria ekintzaile izateko aukerak dituen esparru gisa sustatuz.
Lankidetza horrek aukera ematen du Donostia ekintzailetzaren eta berrikuntzaren hiri bihurtzen laguntzen duten startupen garapena bultzatzen jarraitzeko.
2024ko ekitaldian nabarmentzeko proiektuen deskribapena
Uncategorized @eu
Elkargik 4 urteko hazkundea sendotu du %20tik gora...
– 2022an Elkargik 455 milioi euroko zenbatekoa eta ia 3.700 eragiket...
Uncategorized @eu
Proposamen berritzailea: udaberriko prestakuntza
Eskura duzue hurrengo ikas...
Uncategorized @eu
ELKARGIk Lander Arteche sartu du bere Administrazi...
...