Berriak
Inmedical Therapeutics-ek 800.00€-ko erronda itxi ...
Elkargi lidera la ronda de 800.000€ de Inmedical Therapeutics, la ...
Albisteak
13/02/2023
Urtea ez da ondo hasi profesional autonomoen kolektiboarentzat. Urtarrilaren 1ean kotizazio sistema berri bat zegoen indarrean, baina lehenengo hilabetean norberaren konturako 20.800 profesional galdu dira. 2012tik izan den zifrarik txarrena, ATA Langile Autonomoen Elkarteen Federazioaren datuen arabera. Ia % 30 enplegu autonomo gehiago suntsitu dira 2022ko urtarrilaren aldean.
Datu gogorra da, eta zuzenean eragiten dio kolektiboaren pertzepzio sozialari. 671 autonomo gutxiago egunean. Zalantzan jarri beharko litzateke ea kotizazioen igoerak, neurri fiskalak eta beste mota batekoak diren eta estatu osoan eragiten duten neurriak, norabide egokian doazen.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Confebaskek aste honetan bertan egin duen azken txostenean jaso duenez, Euskadin ere hilabete bateko beherakadarik handiena izan da, 2012ko urtarriletik (-1.175). Guztira, 167.821 autonomo daude. Minimo historiko berri bat, -%0,6ko urte arteko jaitsierarekin.
Egia da eta baita objektiboa ere, egunetik egunera zailagoa dela autonomo izatea eta autonomo gisa ekitea. Inoiz ere beraietan hitz egitean, egunero eta bakarka, hainbat arazoren aurka (kotizazioak, kostuak, berankortasuna, kobrantzak…) borrokatzen duten `gerlari berriak´ direla esan izan dut.
Gaur, gerrarako prest daude. Izan ere, nazio mailako kolektibo autonomo nagusiaren leloak etengabe aipatzen du “elkarrekin borrokatzen indartsuagoak garela… bat egin gurekin eta autonomoaren alde borrokatzen duen elkarteko kide izan…”.
Testuingurua ez da aldekoa eta etsai asko daude. Asko ikusgai eta beste batzuk, ez hainbeste. Baina, hain zuzen ere, Sun Tzuren “Gerraren artea” liburuan, bi milurte baino gehiagoz “jeneralentzako eskuliburua”, taktika eta estrategia militarrei buruzko liburua eta, gaur egun, autolaguntzako eskuliburu eraginkorrenetako bat dena, bada bertatik hain zuzen, ikasgai guztietatik onena atera daiteke.
“Gerra bat irabazteko modurik onena, libratu beharrekoa ez den hura” dela, hain zuzen ere. Liburuaren ondorio nagusitzat jo daitekeen ideai hau da, norberaren kontura lan egiten duten profesionalek behar dutena. Gudu askok egiten dute egunero, gerra bati aurre egin behar izateko.
Kontrakoa behar dute. Laguntza, babesa eta nahikoa dela dirudienean, laguntza gehiago. Proiektuetarako erraztasunak eta dirua. Sortzeko eta hazteko. Horregatik Elkargik finantziazio alternatiboko irtenbide bat antolatu dugu, burokraziarik gabea eta arina, “Autónomos Exprés” izenekoa.
Gure ekonomia ere profesional autonomo borrokalari horien mende dago. Euren Osasuna, geure ekonomiarentzat ere osasuna da. Eta gerran daude, badakitelako gudaroste garaile batek irabazten duela lehenik, eta guerra, ondoren hasi egiten duela.
Gorka Arregui
Elkargiko Lurralde Zuzendaria eta autonomoentzako zerbitzuen arduraduna
Berriak
Inmedical Therapeutics-ek 800.00€-ko erronda itxi ...
Elkargi lidera la ronda de 800.000€ de Inmedical Therapeutics, la ...
Berriak
Europa eta finantzaketarekiko konpromisoa
Europa osoko berme-erakundeek (AECM) berriz ere indartu dute enpresa-s...
Berriak
BAT Tower: ekintzailetza sustatzeko kontze...
Bereiztea eta ez ulertzea ezinbesteko osagaiak dira proiektu ekintzail...