Berriak

Negozioetarako usaimena: autonomo profila
Badator urte amaiera. Berri baten hasiera. Mahai baten inguruk...
Albisteak
06/10/2023
Elkargik, aholkularitzan eta finantzaketa-soluzioetan espezializatutako zerbitzu korporatiboen boutiqueak, Euskal Autonomia Erkidegoko 60 familia-enpresa baino gehiago bildu ditu ostiral honetan antolatutako ekitaldi batean, aholkularitzak enpresa-segmentu horrentzat duen garrantziaz eztabaidatzeko. Negozio horien jarraipena garai ziurgabeetan indartzea eta prestatzea, helburu.
Jardunaldian, Elkargiko bi profesionalek parte hartu dute, familia-enpresaren esparruan adituak direnak: Mikel Alberdi Arambarri, familia-enpresako arduradunak, eta Javier Aparicio Bijuesca, konpainiaren legezko taldeko abokatua. Gai horri buruzko eztabaida bat gidatu dute, non konpainien belaunaldi-erreleboa aldez aurretik planifikatzearen garrantzian sakondu duten. Mikel Alberdik adierazi duenez, “duela gutxi egindako ikerketa eta inkesten arabera (Euskadiko Ganberen Familia Enpresaren Foroa), datozen 15 urteetan, familia enpresen % 60k belaunaldi aldaketa bati ekin beharko dio eta inprobisazioa saihestu behar dugu”.
Enpresak, beren izaeragatik, marjinetan, salmentetan eta emaitzen kontuan zentratuta daude, baina “familiaren alderdian ere jarri behar dute arreta”. Horregatik, Alberdik gaineratu duenez, “familian inbertitzea eta kide guztiak inplikatzea da kohesioa sustatzeko eta negozioari jarraipena emateko formularik onena”.
Elkargiko familia-enpresako arduradunak gaineratu duenez, “ziurgabetasun-une honetan, familia-enpresaren indarra funtsezkoa da ehun ekonomikoa bultzatzeko, sektore pribatuko BPGren % 57 baino gehiago baitira. Bada garaia horrelako konpainien indarguneei balioa emateko, jabetzaren kudeaketan oinarrituta “
Bestalde, Elkargiko legezko taldeko abokatua den, Javier Aparicio Bijuescak nabarmendu duenez, “Elkargin esperientzia zabala dugu geure inguruko hainbat familia enpresekin lana egiten, sektore desberdinetakoak. Haien behar espezifikoak ezagutzen ditugula uste dugu, eta, horien gainean, neurrira egindako konponbideekin jarduten dugu “.
Finantza eta enpresa sektorean 40 urte baino gehiagoko esperientziari esker, Elkargik modu aktiboan laguntzen die mota horretako enpresei, familiaren jarduera negozio-proiektuaren inguruan kohesionatuz. Era berean, jabetzaren, gobernuaren eta kudeaketaren hiru alorretako aholkularitzaren bidez jarraipena ziurtatzen du.
Berriak
Negozioetarako usaimena: autonomo profila
Badator urte amaiera. Berri baten hasiera. Mahai baten inguruk...
Berriak
Elkargik eta EIBk lehen aldiz bat egin dute enpres...
• Eragiketa historiko honek EIBren eta Elkargiren arteko lankidetza inaugu...
Berriak
FINANZAren bigarren edizioa
Elkargik FINANZA ekitaldiaren bigarren edizioa abiarazi du. Hau, hausn...